Beasain eta Igartza argazki lehiaketak antolatu ditu Argizpi elkarteak
Argizpi argazkilari elkarteak antolatutako Beasaingo argazki lehiaketara, eta Mendiko eta Naturako Igartza Sarira lanak aurkezteko epea irekita dago. Bi lehiaketetara aurkeztu nahi duenak, maiatzaren 20a baino lehen bidali behar ditu argazkiak Argizpi elkartera. Aurten 47. aldia izango da Beasain saria antolatzen dutena, eta Igartza sariko 12.na. Beasain Saria lehiaketara edozein gaien inguruko lanak aurkeztu ahalko dira, eta Igartza Sarira, mendiarekin eta naturarekin lotura dutenak. Argazkiak txuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahalko dira, gehienez ere lau argazki parte-hartzaile bakoitzeko. Argazki bakoitza gehienez ere 30×40 edo 40×50 zentimetrokoak izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzean argazkilariaren izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira. Argizaiola sariketarako Bi sariketetan irabazleak 150 euro, Beasaingo Buztina elkarteak egindako garaikurra eta Beasainen berak aukeratutako datan erakusketa jartzeko aukera izango du. Bigarren saridunak 120 euroko saria jasoko du, eta hirugarrenak eta lehen herritarrak, edo elkarteko lehenak, 90 eurokoa. Sari banaketa ekainaren 4an iznago da, eta bi lehiaketetara aurkezten diren lan aukeratuekin Usurbe antzokiko erakuskea aretoan erakusketa egingo dute Argizpikoek. Beasain eta Igartza sariketak gainera, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak antolatzen duen Argizaiola sariketara sailkatzeko baliagarriak izango dira. Asanblada bihar Ordizian Ordiziako Barrena kultur etxean, Argizaiola Jaialdia eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen asanblada egingo dute bihar. Ordiziako Ortzadar Argazki [...]
Argizpi argazkilari elkarteak antolatutako Beasaingo argazki lehiaketara, eta Mendiko eta Naturako Igartza Sarira lanak aurkezteko epea irekita dago. Bi lehiaketetara aurkeztu nahi duenak, maiatzaren 20a baino lehen bidali behar ditu argazkiak Argizpi elkartera. Aurten 47. aldia izango da Beasain saria antolatzen dutena, eta Igartza sariko 12.na.
Beasain Saria lehiaketara edozein gaien inguruko lanak aurkeztu ahalko dira, eta Igartza Sarira, mendiarekin eta naturarekin lotura dutenak. Argazkiak txuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahalko dira, gehienez ere lau argazki parte-hartzaile bakoitzeko. Argazki bakoitza gehienez ere 30×40 edo 40×50 zentimetrokoak izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzean argazkilariaren izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira.
Argizaiola sariketarako
Bi sariketetan irabazleak 150 euro, Beasaingo Buztina elkarteak egindako garaikurra eta Beasainen berak aukeratutako datan erakusketa jartzeko aukera izango du. Bigarren saridunak 120 euroko saria jasoko du, eta hirugarrenak eta lehen herritarrak, edo elkarteko lehenak, 90 eurokoa.
Sari banaketa ekainaren 4an iznago da, eta bi lehiaketetara aurkezten diren lan aukeratuekin Usurbe antzokiko erakuskea aretoan erakusketa egingo dute Argizpikoek. Beasain eta Igartza sariketak gainera, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak antolatzen duen Argizaiola sariketara sailkatzeko baliagarriak izango dira.
Asanblada bihar Ordizian
Ordiziako Barrena kultur etxean, Argizaiola Jaialdia eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen asanblada egingo dute bihar. Ordiziako Ortzadar Argazki Elkartea da aurtengo jaialdiko eta batzarreko antolatzailea, eta horregatik, elkarteko bazkide diren argazkilarien lanekin osatutako erakusketa jarri dute kultur etxean.
Erakusketa datorren astean ere ikusgai egongo da, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Datorren larunbata izango da erakusketa