Datorren asteartean, hilak 10, ezingo da Ordiziako San Joan auzotik autobide aldera, eta Zaldibiara eta Itsasondora daraman errepidera irten, trenbideko zubian galibo seinale berria jartzeko errepidea erabat itxiko dutelako.
Datorren ostiralean, hilak 13, Goya saria irabazi zuen Una caja de botones film laburra proiektatuko dute Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean. Aurkezpean, film laburra zuzendu duen Ana Maria Reyes ordiziarrak parte hartuko du. Gonbidapen bidez lor dait...
Ataungo Herrigintza hautes elkarteak 12 laguneko taldea aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako. Bittor Oroz izango da deialdi honetan ere alkategaia. Zerrenda honakook osatzen dute: Tomas Erauskin, Jexux Goikoetxea, Kontxi Sukia, Rosa Goñi, Iñigo Kerejeta, Amaia Auzmendi, Olatz Aranburu, Iker Contreras, Alberto Arellano, Pello Agirre eta Iñigo Goikoetxea.
Ataun Kirol Elkarteak XVIII. Kirol Txapelketak abian jarri ditu, neskentzat zein mutilentzat. Pilotan –eskuz, palaz eta frontenisean– eta tenisean aritu ahalko da, bikoteka (tenisean bakarka). Bikoteko batek, gutxienez, ataundarra izan behar du. 14...
San Prudentzio jaien hurrengo asteburuan ohitura denez, Lazkaomendi gainean festak dituzte bihar-etzitan. Gazte mailako 35. Lazkaomendiko proba jokatuko da lehenbizi, 10:00etan irtenda. Txirrindulari jubenilek 80 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 12:...
Gitarra klasikoa, flauta, trikitixa, klarinetea eta abesbatzaren kontzertua izango dira, gaur hasi eta hilaren 30era bitartean.
Argizpi argazkilari elkarteak antolatutako Beasaingo argazki lehiaketara, eta Mendiko eta Naturako Igartza Sarira lanak aurkezteko epea irekita dago. Bi lehiaketetara aurkeztu nahi duenak, maiatzaren 20a baino lehen bidali behar ditu argazkiak Argizpi elkartera. Aurten 47. aldia izango da Beasain saria antolatzen dutena, eta Igartza sariko 12.na. Beasain Saria lehiaketara edozein gaien inguruko lanak aurkeztu ahalko dira, eta Igartza Sarira, mendiarekin eta naturarekin lotura dutenak. Argazkiak txuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahalko dira, gehienez ere lau argazki parte-hartzaile bakoitzeko. Argazki bakoitza gehienez ere 30×40 edo 40×50 zentimetrokoak izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzean argazkilariaren izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira. Argizaiola sariketarako Bi sariketetan irabazleak 150 euro, Beasaingo Buztina elkarteak egindako garaikurra eta Beasainen berak aukeratutako datan erakusketa jartzeko aukera izango du. Bigarren saridunak 120 euroko saria jasoko du, eta hirugarrenak eta lehen herritarrak, edo elkarteko lehenak, 90 eurokoa. Sari banaketa ekainaren 4an iznago da, eta bi lehiaketetara aurkezten diren lan aukeratuekin Usurbe antzokiko erakuskea aretoan erakusketa egingo dute Argizpikoek. Beasain eta Igartza sariketak gainera, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak antolatzen duen Argizaiola sariketara sailkatzeko baliagarriak izango dira. Asanblada bihar Ordizian Ordiziako Barrena kultur etxean, Argizaiola Jaialdia eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen asanblada egingo dute bihar. Ordiziako Ortzadar Argazki [...]
EAJ alderdiak hauteskundeetara begirko ekitaldi bat burutu du gaur goizean Legazpin. Bertan esan dutenez, “sozialistak hankaz gora jartzen ari dira urtetan abertzaleok eraiki dugun herri eredua”. Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia den Markel Olanok “positibotzat” jo du Auzitegi Konstituzionalak Bilduk datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzearen alde hartu duen erabakia. “Espero dut herri honetan demokraziaren aurka egin diren erasoen garaia gainditu izana eta aukera politiko guztiak gure herriaren aldeko eztabaida eraikitzailera zabaltzea. Albiste ona da eta orain lana egitea dagokigu, ideia eta proiektuekin, Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko” esan du Olanok. Legazpiko udalerako EAJko hautagaia den Javier Iraetarekin batera egin du gaur kanpaina ekitaldia. Hautagaiak esan duenez, “gaurko eguna egun handia da gure herriaren bake eta normalizaziora bidean. Lehen mehatxupean edo legez kanpo zauden pertsonak bozka eman ahal izango dute datorren maiatzaren 22an eta horrek posible egingo digu benetako eztabaida egitea, hau da, gizarteak berak izatea paper nagusia eta ez politikoek”. Aldi berean, “gure herri eta hirietako bizi kalitatea hobetzeko bakoitzak dituzten ekarpen eta proiektu inguruan” eztabaidatu nahi luketela azaldu du. Olanok adierazi duenez, “ibil gaitezen argi PSE-EEk eta PPk abertzaletasuna erakundeetatik kanporatzeko helburua zutik dutelako”. “Behin” egin zutela gogoratu du eta “gainontzeko erakundeetara zabaltzea ekidin” behar dela ere esan du, [...]
Datorren astelehenean, hilak 9, aparteko eta presazko osoko bilkura egingo du Ordiziako Udalbatzak, 08:00etan. Maiatzaren 22ko Udal eta foru hauteskundeetarako hautes-mahaikideen ordezkoak aukeratzea izango eguneko aztergai bakarra, aurreko bilkuran eg...
Estibalitz Ruano Matxain. Ile apaintzailea Ordiziako E.R. Matxain ile apaindegiak ‘Ileorde solidarioa’ ekimena jarri du martxan; hortik eratorritako bezero berriekin sortutako diruaren zati bat minbiziari aurre egiteko erabiliko du. Badajozko (Espainia) Niobe&Lia ile apaindegiak abian jarritako ekimenaren ideia hartu, eta bere horretan jarri du martxan Estibalitz Ruano Matxain ile apaintzaileak (Ordizia, 1974). Minbizia dutenei zerbitzua eskaintzeaz gain, minbiziaren aurkako elkarteei dirua bideratzea du helburu. Nolatan erabaki duzu horrelako ekimen bat hastea? Lehen ere ibili izan naiz minbizia duten pertsonekin lanean, eta nire kontura bilatu izan ditut ileordeak, baina beti izan dut gogoa bestelako zerbait egiteko. Hala ere, hotza ere iruditu izan zait funtzionatzeko modu hori. Merkataritza aldetik ematen du minbizia duten pertsona horietaz aprobetxatu nahia dagoela, baina nik laguntza aldetik bideratu dut. Zein izaten da ileorde bat aukeratu behar duen pertsonak egin behar izaten dituen urratsak? Gaixo dauden pertsonek eta haien ingurukoek ikusten badute ileorde baten beharra izango dutela, ile apaindegira etortzen dira, eta hor hasten da prozesua. Ilea nolakoa duen ikusten dugu, eta katalogo baten edo erakusgarri baten bitartez ileordea aukeratzen. Ileorde egokiena aukeratutakoan, pertsonaren orrazkera motara egokitzen dugu. Nork zer-nola moztuta erabili izan duen, eta zer koloretan, horren oso antzekoa izaten da. Eta ilea erortzen hasten zaionean ilea [...]
Beasaingo Ikastolak baratza ekologikoaren proiektua garatu du azken hilabeteetan ikastetxe aurreko lorategian. Hainbat barazki eta fruta landare landatu zituzten, eta lorategia hesi baten babestu. Udaletxetik baratza aurrean jarrita zuten hesia kentze...
Gaur, ostirala, Goierriko 22 tokitan –enpresa, udaletxe, ikastetxe, industrialde…– elkarretaratzeak egiteko deialdia bertan behera utzi du euskal gehiengo sindikalak, ez dira egingo. ELAk, LABek, STEE-EILASek, EHNEk eta Hiruk Bildu legez kanp...