Urkiko antxumearen zozketan 564D zenbakia da saritua
Aurreko asteburuan eta asteartean ospatu dituzte Itsasondoko Urkia auzoan maiatzeko Gurutze Deunaren festak. Ohitura duten legez errifak saldu dituzte, saritan antxumea jarrita. Asteartean egin zuten zozketa, eta txartel saritua 564-D zenbakia duena iz...
Aurreko asteburuan eta asteartean ospatu dituzte Itsasondoko Urkia auzoan maiatzeko Gurutze Deunaren festak. Ohitura duten legez errifak saldu dituzte, saritan antxumea jarrita. Asteartean egin zuten zozketa, eta txartel saritua 564-D zenbakia duena izan da. Hori agertuko ez balitz, ordezko zenbakia 853-C da. Saridunak 943 88 93 67 telefono zenbakira hots egin behar du maiatzaren 20rako.











