Arriarango BTTko lehen zeharkaldia antolatu dute astebururako
Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Arriarango lehen BTT trabesia egingo da. Guztira 27 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek, Arriarango urtegiaren inguruan. Arriarango frontoitik irten eta Agortara arte joan beharko dute parte hartzaileek, handik San Gregorio ermitara eta Mandubiako gainera. Ezkio-Itsasoko lurretan sartu eta Kizkitzara igo beharko dute ondoren parte hartzaileek. Gora egindako guztia egin beharko dute behera ondoren, Arrirango pilotalekura arte, bertan probari amaiera emateko. Ibilbideak 1.000 metroko desnibela du eta hainbat anoa postu egongo dira ibilbideko gune ezberdinetan. Antolatzaileek argitu dutenez, proba ez da lehiaketa izango, izera herrikoia duen proba izango baita. Proban parte hartzeko aurrez izena eman behar da Loinatz Txirrindulari Elkartearen webgunean. Osteguna izango da izena emateko azken eguna, eta 200 parte hartzailerentzako lekua egongo da. Federatuta dauden txirrindulariek sei euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Azken txirrindulari hauei probarako segurua egingo diete antolatzaileek. Proba egunean izena emateko aukera ere egongo da, baina larunbatean izena ematen dutenek, federatuek zein ez federatuek, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Haurrentzako proba ere bai Arriarango lehen BTT trabesian parte hartuko duten txirrindulariek 16:00etan ekingo diote pedalak eragiteari. Helduak irten bezain laister, haurrentzako probak ere egingo dituzte. Bederatzi eta hamar urteko haurrek kilometro bateko ibilbideari itzuli [...]
Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Arriarango lehen BTT trabesia egingo da. Guztira 27 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek, Arriarango urtegiaren inguruan.
Arriarango frontoitik irten eta Agortara arte joan beharko dute parte hartzaileek, handik San Gregorio ermitara eta Mandubiako gainera. Ezkio-Itsasoko lurretan sartu eta Kizkitzara igo beharko dute ondoren parte hartzaileek. Gora egindako guztia egin beharko dute behera ondoren, Arrirango pilotalekura arte, bertan probari amaiera emateko. Ibilbideak 1.000 metroko desnibela du eta hainbat anoa postu egongo dira ibilbideko gune ezberdinetan.
Antolatzaileek argitu dutenez, proba ez da lehiaketa izango, izera herrikoia duen proba izango baita. Proban parte hartzeko aurrez izena eman behar da Loinatz Txirrindulari Elkartearen webgunean. Osteguna izango da izena emateko azken eguna, eta 200 parte hartzailerentzako lekua egongo da.
Federatuta dauden txirrindulariek sei euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Azken txirrindulari hauei probarako segurua egingo diete antolatzaileek. Proba egunean izena emateko aukera ere egongo da, baina larunbatean izena ematen dutenek, federatuek zein ez federatuek, 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Haurrentzako proba ere bai
Arriarango lehen BTT trabesian parte hartuko duten txirrindulariek 16:00etan ekingo diote pedalak eragiteari. Helduak irten bezain laister, haurrentzako probak ere egingo dituzte. Bederatzi eta hamar urteko haurrek kilometro bateko ibilbideari itzuli bat eman beharko diote, 11 eta 12 urte artekoek bi itzuli, eta 13 eta 14 urte artekoek hiru itzuli.
Proban parte hartzen duten guztientzat derrigorrezko araua izango da kaskoa eramatea, bestela ezingo baitu proban parte hartu. Txirrindulari guztientzako opariak ere prestatu dituzte eta dutxa zerbitzua ere egongo da.
Loinatz Txirrindulari Elkartearen webgunean probari buruzko informazioa eskuragarri dago: ibilbide zehaztua, perfila, track-a eta Arriaranera iristeko mapa.