Erauskin kalean margotze lanak egingo dituzte etzi
Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera. Lanak egin ahal izateko, eremu horreta...
Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera.
Lanak egin ahal izateko, eremu horretan ibilgailurik ez aparkatuta uzteko eskatu dute Beasaingo Udaletik. Etzi, Erauskin kalean eta inguruetan jarriko diren seinaleei eta trafikoa antolatzen ariko diren langileei kasu egiteko ere eskatu dute.