Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian
zingizango.com• Julen Agirreburualdek Orion kantatu zuen txapelketako lehenengo kanporaketan. Ez zuen bere eguna izan. Hala ere, beste aukera bat izango du Zumarragan, ekainaren 5ean. Julen Agirreburualde ez zen gustura gelditu Orion egindako lanarek...
zingizango.com• Julen Agirreburualdek Orion kantatu zuen txapelketako lehenengo kanporaketan. Ez zuen bere eguna izan. Hala ere, beste aukera bat izango du Zumarragan, ekainaren 5ean.
Julen Agirreburualde ez zen gustura gelditu Orion egindako lanarekin. Goizeko saioan kantatu zuen. Txapelketako lehenengo saioa izan zen eta arratsaldean bigarrena jokatu zuten beste sei bertsolarik. Datorren larunbatean Joseba Barandiaranek eta Nerea Elustondok kantatuko dute, Alegian eta Mutrikun hurrenez hurren. Bi saioak 17:30ean hasiko dira. Bertsolari guztiek bina saio egingo dituzte lehenengo fase honetan. Sarrerei, saioei eta orain arteko puntuazioei buruzko informazioa hementxe daukazue: www.gpuntua.com