Ioritz Imaz da Izal Bairen alkategaia Idiazabalgo Udalerako
Izal Bai hautesle elkartearen zerrendaburua Ioritz Imaz da, egungo alkatea. Imazekin batera honako hauek osatzen dute zerrenda: Kepa Oiarbidek, Montse Delgadok, Erkuden Muruak, Xabier Ariztimuñok, Izaskun Cuadradok, Rufino Intsaustik, Mari Carmen G...
Izal Bai hautesle elkartearen zerrendaburua Ioritz Imaz da, egungo alkatea. Imazekin batera honako hauek osatzen dute zerrenda: Kepa Oiarbidek, Montse Delgadok, Erkuden Muruak, Xabier Ariztimuñok, Izaskun Cuadradok, Rufino Intsaustik, Mari Carmen Gonzelezek, Ignacio Gonçalvesek, Ibon Sudupek, Jose Luis San Sebastianek, Vittor Esnaolak, Asier Oiarbidek eta Jesus Mari Intsaustik.
Izal Bairen izaera independentea izan arren, Hamaika Bat, EAJ eta Aralar alderdiek babestu dute. Horrez gain, 20 urte baino gehiagoz Idiazabalgo alkate izan den Antton Irizarren eta berarekin lanean aritutako hainbat zinegotzi ohiren babesa ere jaso du Izal Baik.
Izal Bai hautesle elkarteak, Imaz buru duela, bihar asteartea (maiatzak 10) aurkeztuko du hauteskunde programa udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.