Unai Baztarrika (Aralar): “Eredu fiskala aldatu beharra dago, dagoenarekin oso mugatuta daude udalak”
ELKARRIZKETA AURRERAPENA Maiataren 22ko udal hauteskundeetarako Unai Baztarrika (Beasain, 1982) da Beasaingo alkategai Aralar alderditik. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa –papereko edizioan eta Interneten–, alderdi politiko orokorretako ordezkarien sortari hasiera emateko. Aurrerapen gisa, Baztarrikak dio udalen finantzazioa igo beharra dagoela zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Aralarrek krisi ekonomikoaren egoera iraultzea hartu du hauteskunde kanpaina honetan eta datorren legealdirako langai nagusiena. “Garrantzizkoena krisia da, eta ondorioak ezkerreko irtenbideetatik ematea. Fokoa krisi ekonomikoan jarri behar dugu, langabezia nola igo den ikusita”. Erantzunak eskualde mailatik eman beharra dagoela nabarmendu du Aralarren Beasaingo alkategaiak, eta Goierri eskualde bakartzat hartu dute (goia eta behea batuta). “Zerbitzu publikoak ere beheraka datoz krisi garaian, geroz eta gutxiago eta kalitate txarragokoak izango ditugun itxura dauka. Enplegu planak sortu behar dira, baita udaletatik ere”. Udalen papera indartu beharra ikusten du Baztarrikak, eta horretarako finantzazioa “udalen zerga sistemari buelta bat” emanda hazi beharrekoa da. Beasaini, Goierriri, azpiegiturei, ekonomiari, etxebezitzari, zaborraren gaiari edo kulturari buruzko ikuspegia, bihar irakurgai.
ELKARRIZKETA AURRERAPENA
Maiataren 22ko udal hauteskundeetarako Unai Baztarrika (Beasain, 1982) da Beasaingo alkategai Aralar alderditik. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa –papereko edizioan eta Interneten–, alderdi politiko orokorretako ordezkarien sortari hasiera emateko. Aurrerapen gisa, Baztarrikak dio udalen finantzazioa igo beharra dagoela zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko.
Aralarrek krisi ekonomikoaren egoera iraultzea hartu du hauteskunde kanpaina honetan eta datorren legealdirako langai nagusiena. “Garrantzizkoena krisia da, eta ondorioak ezkerreko irtenbideetatik ematea. Fokoa krisi ekonomikoan jarri behar dugu, langabezia nola igo den ikusita”. Erantzunak eskualde mailatik eman beharra dagoela nabarmendu du Aralarren Beasaingo alkategaiak, eta Goierri eskualde bakartzat hartu dute (goia eta behea batuta).
“Zerbitzu publikoak ere beheraka datoz krisi garaian, geroz eta gutxiago eta kalitate txarragokoak izango ditugun itxura dauka. Enplegu planak sortu behar dira, baita udaletatik ere”. Udalen papera indartu beharra ikusten du Baztarrikak, eta horretarako finantzazioa “udalen zerga sistemari buelta bat” emanda hazi beharrekoa da.
Beasaini, Goierriri, azpiegiturei, ekonomiari, etxebezitzari, zaborraren gaiari edo kulturari buruzko ikuspegia, bihar irakurgai.