8.000 euroko txekea saharar herriarentzat
Ormaiztegiko Sahara-Kross Elkarteko kideek joan den ostiralean eman zieten txekea Donostiako Saharar Herriaren Aldeko Lagunak elkartekoei. Otsailaren 27an egin zuten krosa Ormaiztegin. 287 korrikalarik parte hartu zuten, eta 8.000 euro atera zituzte...
Ormaiztegiko Sahara-Kross Elkarteko kideek joan den ostiralean eman zieten txekea Donostiako Saharar Herriaren Aldeko Lagunak elkartekoei. Otsailaren 27an egin zuten krosa Ormaiztegin. 287 korrikalarik parte hartu zuten, eta 8.000 euro atera zituzten. Diru kopuru hori saharar errefuxiatuen kanpamenduetan egingo duten proiektu batera bideratuko dute. Krosaren antolatzaileek eskerrak eman zizkieten parte hartzaileei eta krosa antolatzen lagundu zuten guztiei.