Argi Berri elkarteak hogeigarren urtez egingo du Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa
Lazkao Txikiren eredua jarraituz, apaltasun osoz eta pauso txikiak emanez. Horrela hasi zuen ibilbidea Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa. Aurreneko aldi hartatik, hogei urte pasa dira dagoeneko, eta behinola lehiaketa txikia izan zena, hazten ari da urteekin. Duela hogei urteko panorama hartan, dena egiteke zegoenean hasi zen lagun talde bat bertsolaritza gazteen artean bultzatzeko lanean. Norengana joko eta, garai hartan Goierri mailan erreferente zen Lazkao Txikirengana jo zuten. Argi Berriko kideek azaldu dutenez, Lazkao Txiki «bertsolaritzaren ispilu eta eredu paregabea» izan da goierritarrentzat. Baina lehiaketa hasi eta urtebetera joan zen Lazkaomendiko bertsolaria; «umezurtz utzi gintuen». Baina hasitako bideari eustea erabaki zuten, eta hogei urte pasa dira harrezkero. Urte horietan guztietan, bertsolaritzak garapen handia izan du. «Hasi ginenean ez genuen pentsatzen gauzek hain bide bizkorra eraman behar zutenik». Gaur egun, «bertsolaritza eta bertso-zaletasuna parez pare doaz aurrera». Hogeigarrena, martxan Argi Berri elkarteak, Udalaren laguntzarekin, martxan jarri du XX. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa. Umeek, gazteek eta helduek parte hartu ahal izango dute, hiru mailatan banatuta. Lanak, uztailaren 1erako bidali behar dira. Baldintzei dagokionean, lan originala eta lau kopia bidali behar dira, izenordez sinatuta. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera jarriko dira egilearen datuak. E-mailez ere bidal daitezke bertsopaperak [...]
Lazkao Txikiren eredua jarraituz, apaltasun osoz eta pauso txikiak emanez. Horrela hasi zuen ibilbidea Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa. Aurreneko aldi hartatik, hogei urte pasa dira dagoeneko, eta behinola lehiaketa txikia izan zena, hazten ari da urteekin.
Duela hogei urteko panorama hartan, dena egiteke zegoenean hasi zen lagun talde bat bertsolaritza gazteen artean bultzatzeko lanean. Norengana joko eta, garai hartan Goierri mailan erreferente zen Lazkao Txikirengana jo zuten. Argi Berriko kideek azaldu dutenez, Lazkao Txiki «bertsolaritzaren ispilu eta eredu paregabea» izan da goierritarrentzat. Baina lehiaketa hasi eta urtebetera joan zen Lazkaomendiko bertsolaria; «umezurtz utzi gintuen». Baina hasitako bideari eustea erabaki zuten, eta hogei urte pasa dira harrezkero.
Urte horietan guztietan, bertsolaritzak garapen handia izan du. «Hasi ginenean ez genuen pentsatzen gauzek hain bide bizkorra eraman behar zutenik». Gaur egun, «bertsolaritza eta bertso-zaletasuna parez pare doaz aurrera».
Hogeigarrena, martxan
Argi Berri elkarteak, Udalaren laguntzarekin, martxan jarri du XX. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa. Umeek, gazteek eta helduek parte hartu ahal izango dute, hiru mailatan banatuta. Lanak, uztailaren 1erako bidali behar dira. Baldintzei dagokionean, lan originala eta lau kopia bidali behar dira, izenordez sinatuta. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera jarriko dira egilearen datuak. E-mailez ere bidal daitezke bertsopaperak (Oinarriak).
OINARRIAK
Antolaketa
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
– Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2011n 14 betetzen ez dituztenentzat).
– Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2011n gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
– Helduen maila: 1992an edo aurretik jaiotakoentzat.
Lanak:
– Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
– Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.
Gaia
– Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia. Gaia “NIK EUSKARAZ, ZUK ZERGATIK EZ” izango da.
– Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.
Helbidea:
Lanak helbide honetara bidaliko dira: ARGI BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20240 ORDIZIA.
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@ahize.aek.org
Epea
Lanak 2011ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.
Baldintzak
– Bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
– Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira.
– Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
– Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
– Bertsoak ordenadore edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
– Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
– Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
– E-mailez bidaliz gero, berriz, alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.
Sariak
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute)
Gaztetxoek: 1.ak 200 euro 1.ak 300 euro 1.ak 500 euro
Gazteek: 2.ak 100 euro 2.ak 200 euro 2.ak 400 euro
Helduek: 3.ak 50 euro 3.ak 100 euro 3.ak 300 euro
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.
Sari banaketa 2011ko irailaren 11n egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.