Ataun Aian izango dira aurten San Isidro eguneko barazki eta ziza lehiaketak, igandean
Ataun Aian ospatuko dute aurten San Isidro baserritarren zaindariaren eguneko azoka eta lehiaketa, igandean. Urtero auzorik auzo txandatzen da lekua, baina bestetako egitura bera izango du maiatzaren 15eko festak, Ataungo Udalak antolatuta: barazki eta ziza lehiaketak egingo dira, herritarrentzat, eta gazta erakusketa ere izango da. Barazki lehiaketara norberaren eta herriko lurretan ateratako produktuak eraman daitezke bakarrik. Sortan bost barazki mota, gutxienez, aurkeztu beharko dira, eta norbere postua erabili ahalko du nekazariak. Sei diru-sari izango dira: lehenari 80 euro, eta seigarrenari 15 euro, tartean postuak behera egin ahala 15na euroka gutxituz. Ziza lehiaketan, berriz, hiru eskupeko emango dituzte: 40, 25 eta 15 eurokoak. Bestetik, gazta erakusketan eta ondorengo dastaketarako Ataungo herritar guztiek parte hartu ahalko dute. Lehiaketetan aritzeko asmoa dutenek izena gaurko, asteartea, eman beharra daukate, udaletxean. Herritar guztiei egin die deialdia Udalak azokara joateko, «baserritar, artzain nahiz baratzea dutenei». Bai produktuak eramanda, bai ikustera edo erostera joanda. Ondoren bazkaria San Isidro eguneko lehiaketen eta erakusketen aitzakian egitarau zabaltxeagoa antolatuta dago, Aian. 10:30ean, lehenbizi, meza izango da. Gero, barazkien, zizen eta gazten erakusketa 11:00etatik 13:00etara bitartean egongo da jarrita. Ohitura den legez, baserritarrek lagun arteko bazkaria egingo dute ondoren, 14:00etan. Urbitarte sagardotegian da oturuntza. Bazkaltzera joan behar duenari udaletxera hots egin [...]
Ataun Aian ospatuko dute aurten San Isidro baserritarren zaindariaren eguneko azoka eta lehiaketa, igandean. Urtero auzorik auzo txandatzen da lekua, baina bestetako egitura bera izango du maiatzaren 15eko festak, Ataungo Udalak antolatuta: barazki eta ziza lehiaketak egingo dira, herritarrentzat, eta gazta erakusketa ere izango da.
Barazki lehiaketara norberaren eta herriko lurretan ateratako produktuak eraman daitezke bakarrik. Sortan bost barazki mota, gutxienez, aurkeztu beharko dira, eta norbere postua erabili ahalko du nekazariak. Sei diru-sari izango dira: lehenari 80 euro, eta seigarrenari 15 euro, tartean postuak behera egin ahala 15na euroka gutxituz.
Ziza lehiaketan, berriz, hiru eskupeko emango dituzte: 40, 25 eta 15 eurokoak.
Bestetik, gazta erakusketan eta ondorengo dastaketarako Ataungo herritar guztiek parte hartu ahalko dute.
Lehiaketetan aritzeko asmoa dutenek izena gaurko, asteartea, eman beharra daukate, udaletxean. Herritar guztiei egin die deialdia Udalak azokara joateko, «baserritar, artzain nahiz baratzea dutenei». Bai produktuak eramanda, bai ikustera edo erostera joanda.
Ondoren bazkaria
San Isidro eguneko lehiaketen eta erakusketen aitzakian egitarau zabaltxeagoa antolatuta dago, Aian. 10:30ean, lehenbizi, meza izango da. Gero, barazkien, zizen eta gazten erakusketa 11:00etatik 13:00etara bitartean egongo da jarrita.
Ohitura den legez, baserritarrek lagun arteko bazkaria egingo dute ondoren, 14:00etan. Urbitarte sagardotegian da oturuntza. Bazkaltzera joan behar duenari udaletxera hots egin (943 18 00 11) eta izena emateko eskatu dio Udalak.