Beasaingo anbulategian greba eta itxialdia egiten ari dira
Beasaingo ambulategiko Etengabeko Antentzio Gunetako langileak lanuztea egiten ari dira larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko. Beasainen, gainera, 24 orduko itxialdia ere egingo dute. Dagoeneko itxita daramate ordu bete, eta bihar arratsaldeko 17:00ak arte hala jarraituko dute. Gaur hasitako lanuztearekin bihar jarraituko dute EAGko langileek, eta gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte, gaur eta bihar. Beasaingo anbulategian itxita dauden langileek adierazi dutenez, “udaletxe, sindikatu, langile eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren nahiari kasurik egin gabe, aurrera jarraitzen du Osakidetzak Osasun Publikoaren aurkako planarekin”. Osakidetzako zuzendaritzak murrizketak egiten jarraitzen duela esan dute, eta “osasun kalitatea gutxitzen”. Langileekin hitz egin eta negoziatu gabe, anbulategiak eta larrialditako zentroak itxi, eta pediatra zerbitzua eta ordutegiak gutxitu dituztela salatu dute, “beti isilpean eta inposizio latza erabiliz”. Osakidetzak hartutako neurri guzti hauek gizartean eragina dutela azpimarratu dute Beasaingo anbulategiko langileek. Langileen lan baldintzek ere okerrera egin dutela esan dute, lanpostu kopuruak behera egin duelako, ordutegiak “jasanezinak” direlako,eta soldatak murriztu dizkietelako. Urte bete gatazkan Etengabeko Atentzio Guneetan gatazka hasi zela urte bete da, eta tarte honetan, Osakidetzak ez duela inolako interesik azaldu salatu dute: “Ez gaixoekin, ez langileekin, eta ezta nabarmen okerrera egin duen artatze kalitatearekiko”. Horregatik, Osakidetzak duen jarrera kontuan izanda, martxoan hasitako mobilizazioekin jarraitzera “behartuta” ikusi dira langileak, orain arte [...]
Beasaingo ambulategiko Etengabeko Antentzio Gunetako langileak lanuztea egiten ari dira larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko. Beasainen, gainera, 24 orduko itxialdia ere egingo dute. Dagoeneko itxita daramate ordu bete, eta bihar arratsaldeko 17:00ak arte hala jarraituko dute. Gaur hasitako lanuztearekin bihar jarraituko dute EAGko langileek, eta gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte, gaur eta bihar.
Beasaingo anbulategian itxita dauden langileek adierazi dutenez, “udaletxe, sindikatu, langile eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren nahiari kasurik egin gabe, aurrera jarraitzen du Osakidetzak Osasun Publikoaren aurkako planarekin”. Osakidetzako zuzendaritzak murrizketak egiten jarraitzen duela esan dute, eta “osasun kalitatea gutxitzen”. Langileekin hitz egin eta negoziatu gabe, anbulategiak eta larrialditako zentroak itxi, eta pediatra zerbitzua eta ordutegiak gutxitu dituztela salatu dute, “beti isilpean eta inposizio latza erabiliz”.
Osakidetzak hartutako neurri guzti hauek gizartean eragina dutela azpimarratu dute Beasaingo anbulategiko langileek. Langileen lan baldintzek ere okerrera egin dutela esan dute, lanpostu kopuruak behera egin duelako, ordutegiak “jasanezinak” direlako,eta soldatak murriztu dizkietelako.
Urte bete gatazkan
Etengabeko Atentzio Guneetan gatazka hasi zela urte bete da, eta tarte honetan, Osakidetzak ez duela inolako interesik azaldu salatu dute: “Ez gaixoekin, ez langileekin, eta ezta nabarmen okerrera egin duen artatze kalitatearekiko”.
Horregatik, Osakidetzak duen jarrera kontuan izanda, martxoan hasitako mobilizazioekin jarraitzera “behartuta” ikusi dira langileak, orain arte arazoa konpontzeko egin dituzten saiakerak “alferrikakoak” izan direlako. Mobilizazio horiek Gipuzkoan eta Bizkaian izango dute isla, eta gaur eta bihar Goierrin bereziki.