Dantzariek iragarriko dituzte Loinaz jaiak aurten
Irene Sarria donostiarrak egindako kartela aukeratu dute aurtengo Loinatz jaiak iragartzeko. Igartzako dantzarien argazki bat erabili du Sarriak kartela egiteko, eta irudiarekin, jaiek duten mugimendua islatu nahi izan du. Gazteen mailan berriz, La Sa...
Irene Sarria donostiarrak egindako kartela aukeratu dute aurtengo Loinatz jaiak iragartzeko. Igartzako dantzarien argazki bat erabili du Sarriak kartela egiteko, eta irudiarekin, jaiek duten mugimendua islatu nahi izan du. Gazteen mailan berriz, La Salle ikastetxeko Ramona Moraru, Ane Barandiaran, Melany Aguilar, Andrea Marcos, Saray Dosantos, eta Nerea Barandiaran ikasleek egindako lana aukeratu du epaimahaiak. Sarriaren lana jaietako karteletan eta egitarauaren azala egiteko erabili dute, eta ikasleena egitarauaren erdian jarriko dute.
Patxi Plazaola Beasaingo alkateak zehaztu duenez, aurten 78 lan aurkeztu dituzte kartel lehiaketara, 58 gazteen mailan eta 14 helduen mailan. Helduek, “herriko irudi tradizionalak” aukeratu dituztela azaldu du Plazaolak: Igartza, dantzariak, Dolarea, udaletxea…; Gaztetxoek, berriz, “beste irudi eta konposizio batzuk” aukertu dituzte kartelak egiteko.
Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak, Usurbe antzokiko erakusketa aretoko sarreran jarri dituzte ikusgai.