Juan Epaizabal: “Pertsona helduok gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen”
Beasaingo adinekoen egoitzan dituzten beharrak ongi ezagutzen ditu Juan Epaizabalek, Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko lehendakariak. Hirugarren adinekoek gizarteko alor ezberdinetan «protagonismo» gehiago izan behar dutela aldarrikatzen du. Zer nolako balorazioa egiten duzu Beasaingo Udaleko azken lau urteotako agintaldiaz? Beasaingo Udalak, Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteari dagokionez, oso jarrera ona izan du orain arte. Gerora zein harreman izango dugun ezin dut esan, baina orain artekoa oso ona izan da, eta eskerrak eman beharrean nago. Beti kolaboratu izan du guk antolatutako ekintzetan, eta babestu ere egin ditu. Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari? Gure egoitza oso handia da eta ekintzak gauzatzeko leku asko dugu, baina kokalekua ez da oso egokia pertsona helduentzat. Aldapa dago egoitzaren bi aldetan, eta igogailua badugun arren, askori kosta egiten zaie egoitzara etortzea. Horregatik, aldaparik ez dagoen gune batean, eta herri erdigunean, lokal berria eskatuko nioke udal gobernu berriari. Pertsona heldu askok zailtasunak dituzte aldapak igotzeko eta egoitzara iristeko, eta beasaindar jubilatu eta pentsiodun guztiek dute egoitzaz eta bertan antolatzen diren ekintzez gozatzeko aukera. Zure esparrutik, zer helarazi nahiko zenioke Udalari? Pertsona helduok ere garrantzia dugula gizarte honetan. Gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen. Udaletan, Diputazioan eta Batzar Nagusietan presentzia eta protagonismo gehiago izan [...]
Beasaingo adinekoen egoitzan dituzten beharrak ongi ezagutzen ditu Juan Epaizabalek, Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko lehendakariak. Hirugarren adinekoek gizarteko alor ezberdinetan «protagonismo» gehiago izan behar dutela aldarrikatzen du.
Zer nolako balorazioa egiten duzu Beasaingo Udaleko azken lau urteotako agintaldiaz?
Beasaingo Udalak, Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteari dagokionez, oso jarrera ona izan du orain arte. Gerora zein harreman izango dugun ezin dut esan, baina orain artekoa oso ona izan da, eta eskerrak eman beharrean nago. Beti kolaboratu izan du guk antolatutako ekintzetan, eta babestu ere egin ditu.
Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari?
Gure egoitza oso handia da eta ekintzak gauzatzeko leku asko dugu, baina kokalekua ez da oso egokia pertsona helduentzat. Aldapa dago egoitzaren bi aldetan, eta igogailua badugun arren, askori kosta egiten zaie egoitzara etortzea. Horregatik, aldaparik ez dagoen gune batean, eta herri erdigunean, lokal berria eskatuko nioke udal gobernu berriari. Pertsona heldu askok zailtasunak dituzte aldapak igotzeko eta egoitzara iristeko, eta beasaindar jubilatu eta pentsiodun guztiek dute egoitzaz eta bertan antolatzen diren ekintzez gozatzeko aukera.
Zure esparrutik, zer helarazi nahiko zenioke Udalari?
Pertsona helduok ere garrantzia dugula gizarte honetan. Gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen. Udaletan, Diputazioan eta Batzar Nagusietan presentzia eta protagonismo gehiago izan beharko genuke, gaur egun baztertuta gaudelako, baliorik gabeko traste zahar bat bezala. Egoera hori aldatu beharra dago, pertsona helduok ere gure aldarrikapenak egiteko eskubidea dugulako, eta aldarrikapen horiek guk egin ditzakegulako. Horregatik, gure eskaera garrantzitsuena hori litzateke: gure aldarrikapenak guk egiteko leku eta uneak izatea, udaletan eta beste erabaki gune guztietan.