Lazkaotarrak gustura Idiazabalen zilarrezko domina eskuratuta
Joan den larunbatean, maiatzak 8, alebin mailako Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketako finala jokatu zuten Idiazabalen. Sei taldek parte hartu zuten. Horietatik bi Goierrikoak ziren: Idiazabalgo Aita Iparragirre eta Lazkaoko San Benito. Norgehiagoka...
Joan den larunbatean, maiatzak 8, alebin mailako Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketako finala jokatu zuten Idiazabalen. Sei taldek parte hartu zuten. Horietatik bi Goierrikoak ziren: Idiazabalgo Aita Iparragirre eta Lazkaoko San Benito. Norgehiagoka Tolosako Hirukide B taldeak irabazi zuen, eta bigarren postuan Lazkaoko San Benitoko kirolariak (argazkian) sailkatu ziren. Talde bakoitzari garaikur bana eman zieten eta dominak ere bai bi taldeetako kirolariei, batzuei urrezkoak eta besteei zilarrezkoak