Legazpi da Goierri Garaian ostalaritzan euskara maila onena duen udalerria
Euskara sustatzeko asmoz Urola Garaian martxan den Merkataritza Planak bosgarren urtea bete du aurten. Egitasmoa merkatariekin landu dute orain artean, baina garatze bidean, ostalariengana zabalduko dute orain. Iaz hasi ziren lan honetan, eta lehen pausu batean, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko tabernetara eta jatetxeetara jo zuten, hauetan lan egiten duten langileen euskararen ezagutza maila neurtzeko. Horretarako taberna eta jatetxe «ia guztietan» galdetegiak bete dituzte. Datuak aztertuta, hil honetan hasiko den eta epe luzerako programatu duten eskaintza osoa definitu dute. Euskararen ezagutza mailaren diagnosiari dagokionez, Legazpin, Urretxun eta Ezkio-Itsason ostalarien ezagutza maila «nahiko paretsu» dabilela adierazi dute. Ez, ordea, Zumarragan. Hemen «nabarmen baxuagoa» dela azaldu dute. Euskaraz hitz egiteko gaitasunari dagokionez, Legazpin dago euskaraz ongi egiten duen langile gehien (%69,1). Urretxun eta Ezkio-Itsason egoera antzekoa da, %67 eta %67,9 hurrenez hurren. Zumarragan batazbesteko hori %44,1era jaisten da. Euskaraz ulertu ere Legazpin egiten da gehien, %75,8, eta Zumarragan gutxien. Irakurketa eta idazketari dagokienez, ostalarien ezagutza maila parekoa da Legazpin, Ezkio-Itsason eta Urretxun: %67 inguruan, «ongi». Lau arlotako eskaintza Euskara zerbitzuetatik ostalariei egingo zaien eskaintza lau arlotan banatu dute: mintzamena, ulermena, idazmena eta irakurmena. Euskaraz jakin, baina idazteko orduan zailtasunak dituztenentzat orain artean urtero eskaini izan diren idazmena lantzeko saioekin jarraituko dute. Ikas [...]
Euskara sustatzeko asmoz Urola Garaian martxan den Merkataritza Planak bosgarren urtea bete du aurten. Egitasmoa merkatariekin landu dute orain artean, baina garatze bidean, ostalariengana zabalduko dute orain.
Iaz hasi ziren lan honetan, eta lehen pausu batean, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko tabernetara eta jatetxeetara jo zuten, hauetan lan egiten duten langileen euskararen ezagutza maila neurtzeko. Horretarako taberna eta jatetxe «ia guztietan» galdetegiak bete dituzte. Datuak aztertuta, hil honetan hasiko den eta epe luzerako programatu duten eskaintza osoa definitu dute.
Euskararen ezagutza mailaren diagnosiari dagokionez, Legazpin, Urretxun eta Ezkio-Itsason ostalarien ezagutza maila «nahiko paretsu» dabilela adierazi dute. Ez, ordea, Zumarragan. Hemen «nabarmen baxuagoa» dela azaldu dute.
Euskaraz hitz egiteko gaitasunari dagokionez, Legazpin dago euskaraz ongi egiten duen langile gehien (%69,1). Urretxun eta Ezkio-Itsason egoera antzekoa da, %67 eta %67,9 hurrenez hurren. Zumarragan batazbesteko hori %44,1era jaisten da. Euskaraz ulertu ere Legazpin egiten da gehien, %75,8, eta Zumarragan gutxien.
Irakurketa eta idazketari dagokienez, ostalarien ezagutza maila parekoa da Legazpin, Ezkio-Itsason eta Urretxun: %67 inguruan, «ongi».
Lau arlotako eskaintza
Euskara zerbitzuetatik ostalariei egingo zaien eskaintza lau arlotan banatu dute: mintzamena, ulermena, idazmena eta irakurmena. Euskaraz jakin, baina idazteko orduan zailtasunak dituztenentzat orain artean urtero eskaini izan diren idazmena lantzeko saioekin jarraituko dute. Ikas saio hauek hil honetako 30ean eta 31n egingo dituzte. Hitz egiterakoan zailtasunak dituztenentzat 8 saioko eta 12 orduko ikastaroak egingo dituzte. Ikastaroa ekainaren 6an hasi eta 20an bukatuko da.
Irakurmena lantzeko Goierriko Hitza egunkarirako hiru hilabeteko harpidetza lortzeko eskaintza berezia egingo diete. Mintzamena eta ulermena lantzeko mintzalagun taldeak osatuko dituzte irailetik aurrera. Maiatzean zehar eskaintza honen berri emango dute tabernetan eta jatetxeetan.