Legazpiko natur aberastasuna ezagutzeko irteera egingo dute zapatuan
Aranzadi zientzia elkarteak Legazpiko natur ingurunearen inbentarioa bukatuko du laster. Lan honen berri eman asmoz, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean herriko natur aberastasuna ezagutzeko mendi irteerak. Lehena zapatuan, hilak 14, eging...
Aranzadi zientzia elkarteak Legazpiko natur ingurunearen inbentarioa bukatuko du laster. Lan honen berri eman asmoz, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean herriko natur aberastasuna ezagutzeko mendi irteerak. Lehena zapatuan, hilak 14, egingo dute.
9:00etan jarri dute hitzordua, Laubideko biribilgunean. Urtatzan hasiko dute bidea, Bixiola eta Lakiolatik Arrolamendira iristeko. Bidean hezeguneak eta hauetako fauna aztertuko dute, paisaiaren garrantziari erreparatuko diote eta baso mota desberdinak ezagutzeko parada izango dute. Aranzadi elkarteko adituak izango dira ibiltarien artean. Ibilaldia 14:00ak aldera amaituko da.
Irteeran parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Era berean, gaia ezagutzea ere ez dute beharrezkotzat jo, irteera herritar guztiei irekita dagoela erakutsiz. Urontzia eta hamarretakoa eramatea gomendatu dute.