Legorretako Azentzio jaietako danborradarako bi entsegu gehiago egingo dituzte
Ekainaren hasieran ospatuko diren Azentzio jaietan danborrada egingo dute Legorretan. Adinez 13 urtetik gorakoentzat da. Aurreko astean izan zen lehenbiziko entsegua, eta hurrengo bien datak jakinarazi ditu Udalak. Maiatzaren 14an eta 21ean, larunbatak...
Ekainaren hasieran ospatuko diren Azentzio jaietan danborrada egingo dute Legorretan. Adinez 13 urtetik gorakoentzat da. Aurreko astean izan zen lehenbiziko entsegua, eta hurrengo bien datak jakinarazi ditu Udalak. Maiatzaren 14an eta 21ean, larunbatak, elkartuko dira danbor jotzaileak, 12:45ean, Harripila kiroldegian. Entseguetara joatea nahitaezkoa da, eta agertzen ez denari ez diote arropa emango.