Masaje tailerrean izena emateko epea ostiralean bukatuko da
Ostiralean bukatuko da Udaleko euskara zerbitzuak antolatu duen haurrentzako masaje tailerrean izena emateko epea. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra, zazpi saiotan; maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da...
Ostiralean bukatuko da Udaleko euskara zerbitzuak antolatu duen haurrentzako masaje tailerrean izena emateko epea. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra, zazpi saiotan; maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da. Saio bakoitza ordu eta laurdenekoa izango da, 10:00etan hasita. Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, telefonoz 943 80 56 22 zenbakira deitu edo ebpn@ordizia.org helbidera idatzi behar da.