Paul Newman-en ‘El buscavidas’ pelikula etzi Usurbe antzokian
Goieniz zine klubak antolatutako ‘Begirada’ zikloaren barruan, Paul Newman aktorearen El buscavidas pelikula ikus ahalko da ostegunean Usurbe antzokian. 21:00etan hasiko da pelikula, eta sarrera 4 euro kostako da. Honela laburbildu dute Go...
Goieniz zine klubak antolatutako ‘Begirada’ zikloaren barruan, Paul Newman aktorearen El buscavidas pelikula ikus ahalko da ostegunean Usurbe antzokian. 21:00etan hasiko da pelikula, eta sarrera 4 euro kostako da.
Honela laburbildu dute Goienizekoek, El buscavidas pelikula eta bertan Newmanek duen papera:
“Eddie Felson moralik gabeko gazte harroputza da. Ia egun osoa ematen du billar aretoetan. Bertara doan edozein inozoren aurka jokatzen duenean, sosik gabe uzten du gizagaixoa. Jokoan hoberena bera dela erakutsi nahian, “Minnesotako gizena” ezizenez ezaguna den jokalariaren bila hasiko da, jokalari onenetan onena omen dena, haren aurka jokatu eta irabazteko asmoz.
Bert Gordon Gleasonen alde jarriko da, eta horrek eragin handia izango du jokoan. Eddiek norgehiagoka honetan irabazle ateratzeko aukera dauka, baina bere auto-estimu baxua dela eta, galdu egingo du eta lur jota geratuko da. Emakume bakarti baten maitasunak, Sarah, atera lezake bizimodu petral horretatik, baina Eddiek ez du Minnesotako Gizenaren aurka irabazi arte etsiko, eta bost axola horretarako larrutik ordaindu behar badu ere.”