Bilduk gaikako bilerak egingo ditu datorren astean Ordiziako eragileekin
Ordiziako Bilduk gaikako hainbat bilera egingo ditu datorren astean haien hauteskunde programa herriko gizarte eragileekin partekatzeko. Bilera sorta hori herriko kolektibo, elkarte eta norbanakoei Bilduren asmoen berri emateko direla adierazi dute, et...
Ordiziako Bilduk gaikako hainbat bilera egingo ditu datorren astean haien hauteskunde programa herriko gizarte eragileekin partekatzeko. Bilera sorta hori herriko kolektibo, elkarte eta norbanakoei Bilduren asmoen berri emateko direla adierazi dute, eta bide batez, herritarren zalantzak eta proposamenak entzuteko.
Astelehenean, hilak 16, kirolari buruz ariko dira 19:00etan Barrenan herriko kirol talde eta norbanako kirolariekin. Asteazkenean, berriz, emakumea eta parekidetasuna izango dituzte hizpide Barrenan, 18:00etan. Kimetz emakume elkarteko kideek parte hartuko dute bertan. Ostegunean, berriz, hiru bilera egingo dituzte: 15:00etan, merkataritza eta ostalaritza gaia landuko dute Barrenan; 17:00etan, gizarte ongizateari eta zerbitzuei buruz ariko dira Jubilatuen elkartean; eta 19:00etan, kultura izango dute hizpide Barrenan.