Ordiziako Bilduk gaikako hainbat bilera egingo ditu datorren astean haien hauteskunde programa herriko gizarte eragileekin partekatzeko. Bilera sorta hori herriko kolektibo, elkarte eta norbanakoei Bilduren asmoen berri emateko direla adierazi dute, et...
Aurreko asteburuko etenaren ondoren, Espainiako areto futboleko Zilarrezko mailan ari diren Estanda Ordiziako neskek Kantabriako (Espainia) Guarnizo taldea hartuko dute bihar Majorin, 16:00etan. Sailkapeneko bosgarren postua dute jokoan, bi taldeen art...
Jon Intxausti da Orbeleko zerrendaburua Ormaiztegiko Udalerako. Intxausti egun Ormaiztegiko alkatea da. Intxaustirekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Idoia Irizarrek, Haritz Maizek, Xabier Lasak, Belen Izak, Mikel Gurutxagak, Jaione Lasak, Ja...
Beasaingo Bilduk, koalizioari babesa emateko argazkiak aterako ditu gaur, 18:30etik aurrera Bideluze plazan eta Gernika pasealekuan. Atxikimendua eman nahi duenak argazki bat aterako du BilduBeasain kartelarekin. Ahalik eta beasaindar gehienen argazkia...
HAUTESKUNDEAK LEGORRETAN Legorretan herrian bertan osatu dituzten Bildu eta Legorreta Bizirik hautagaitzek partaidetzari egin diote bakoitzaren programetan lehen erreferentzia. Legorretar guztien interesak «maila berean defendatuko» ditu Bilduk, «guztiok gara lehen mailakoak» esanez. Legorreta Bizirirek «alderdikerietatik kanpo» jarduteko konpromisoa erakutsi zuen aurkezpen oharrean. Bilduren eta Legorreta Biziriken hautagaitzekin batera, alderdi orokorren beste bi zerrenda ere badira Legorretan. PPk Maria Isabel Olarte jarri du zerrendaburu; PSE-EEtik lehendabiziko Arritxu Marañon dago. Bildu atera dituen goiburuak hauexek dira: udal kudeaketan gardentasuna; ongizatean hurbiltasuna; zerbitzuetan eraginkortasuna; kulturan, euskaran eta kirolean parte-hartzea; ingurumenean begirunea; etxebizitzan eta hirigintzan oreka; ogasunean erantzukizuna; eta teknologia berrien arloan informazioa. Proposamen zehatzen artean, eguneko zentroa herrian jartzeko bideragarritasuna aztertuko du Bilduk. Tren geltoki berriaren proiektuari «azken bultzada» eman nahi diote, baita AHTk kaltetutakoei lagundu ere. Boluntario taldeak sortu, Oriarko jauregi aurreko zelaian aisialdirako parkea sortu, baratze publikoak ipini, zinema berritzeko proiektua garatu, Aizpe-Iriarte eta Zubiaurreko eremuetan babeseko etxebizitzak eraikitzea dira, besteak beste, asmo batzuk. Udal kudeaketa batzorde parte-hartzaile eta irekiekin jarraituko dute, erabaki ahalmenarekin. Erabakiak hartzeko «herriatarren iritzia kontuan hartu» eta kontsulekin eta deialdiekin baliatu nahi du Bilduk. Udal aldizkaria indartu nahi du. Lanpostuak eta azpiegiturak sortzeko diru laguntzak biltzeko lana jarri diote bere buruari. Administrazioa berritu Legorreta Bizirikek ere herritarrek [...]
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Europako Mendietara bidaia antolatu dute, ekainaren 4rako eta 5erako. Careseko ibilbidea eta Covadongako lakuetara joango dira egun banatan. 16 urtetik beherakoena 30 euro eta gainontzekoena 60 euro da. Autobus...
Asteburu honetako film emanaldia izango da zinema denboraldiko azkenekoa Ataungo Herri Antzokian. Aguila Roja emango dute, gaur eta bihar 22:00etan, eta igandean 19:30ean. Udazkenera arte ez da asteburuko saiorik izango.
Olaberria ›Olaberriko Pilota Taldeak garagardo dastaketa eta festa antolatu ditu astebukaera honetarako. Lehenbizi dastatze saioa izango da, gaur 19:30ean. 10 euro ordaindu behar da garagardo mota desberdinak edateko eta ezagutzeko. Bihar, larunbata,...
Datorren astelehenean, hilak 16, propaganda banatzen arituko dira Aralar alderdiko zerrendakideak Ordiziako Plaza Nagusian, 18:00etan. Bertan izango da Aralarko Ordiziako alkategai Mikel Leunda.
Bildu koalizioak Ordizian egingo du udal eta foru hauteskundeetako ekitaldia nagusia. Datorren asteartean, hilak 17, izango da, 19:30ean, Plaza Nagusian. “Goierrin ere herritar ezkertiar eta abertzale ugari gaude Bilduk udaletara eta eskualdera e...
Garabi Ordiziak Cajasol Ciencias Sevillaren aurka jokatuko du bihar, 16:30ean, Altamiran. Espainiako jubenil mailako txapelketaren ligaxkako partida da biharkoa, eta ordiziarrek irabazi egin beharra daukate finalerdiak jokatzeko aukerari eusteko. Eta irabazi bakarrik ez, baizik eta puntu gehigarria ere lortu behar dute. Santos Regilek talde osoa du jokatzeko moduan –aurreko partidetan ez bezala–, eta nahiz eta talde indartsu bat izan aurrean, partida irabaz dezaketela argi dute ordiziarrek. Goia eta Aldandono Espainiarekin Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko Oier Goia eta Imanol Aldanondo Espainiako 17 urtez azpiko selekzioak deituak izan dira atzoz geroztik Logroñon (Errioxa, Espainia) jokatzen ari den Nazioarteko Torneo baten parte hartzeko. Portugal, Belgika eta Herbereak izango dituzte aurkari. Txapelketa igandean bukatuko da. Katalunia eta Euskadiren arteko partida Ampo Ordiziaren lehen taldeko Ander Argaiz, Mikel Mungia eta Asier Alvarez de Eulate, berriz, Euskadiko selekzioak deitu ditu bihar, hilak 14, Hospitaleten (Herrialde Katalanak) Kataluniak eta Euskadik jokatuko duten partidan aritzeko.
Berritsu eta Txelotxe ludotekak kalera irtengo dira bihar, eta Igartzako oinezkoen pasealekuan egingo dituzte ekintzak. Herriko auzo guztietara zabaldu nahi dute ludoteka zerbitzua, baina oraingoz erdigunean eta Ezkiaga auzoan bakarrik eskaintzen dute...
Biok Zerbitzuak Ordiziako senior mailako saskibaloi taldeak bihar emango dio bukaera igoera faseari, Araberri taldearen aurka 18:00etan Majorin jokatu duen partidarekin. Ohorea soilik dago jokoan, zuzenean mailaz igoko diren bi taldeak zein izango dir...
Bilduk ekitaldia egingo du igandean, maiatzaren 15ean Segurako plazan, 13:00etan. Bertan izango dira Segurako Udalerako hautagaiak. Txalaparta doinuak, bertsoak, kantak, eta dantza saioa egingo dituzte ekitaldiaren barruan. Hautagaiek hitz batzuk eging...
Legazpi Oinez kanpainaren barruan apirileko zozketako saridunak Sandra Sanchez eta Aitor Ronda izan dira. Kanpaina honen helburua Legazpin erosketak oinez egitea bultzatzea da, autoa albo batera utzita. Erabili eta itzultzeko orgak hartzeko aukera emat...
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan lehian hasteko falta diren Goierriko hiru herriek asteburuan dituzte joaneko partidak. Eskuz, Ataunek gaur 19:00etan jokatuko du, Azpeitiaren aurka, Ataungo Auzoeta kiroldegian. Palan, Olaberriak Errenterian du...
Gabiriako kultura egitarauaren barruan, igandean ospatu zuten herriko erretiratuek beren eguna. 65 bat lagun elkartu ziren udalak antolatutako ekitaldietan. Meza entzun, Goruntz taldearen dantza saioa ikusi eta taldeko argazkia atera zuten gero eskolak...