Bilduri babesa emateko argazkiak aterako dituzte gaur arratsaldean
Beasaingo Bilduk, koalizioari babesa emateko argazkiak aterako ditu gaur, 18:30etik aurrera Bideluze plazan eta Gernika pasealekuan. Atxikimendua eman nahi duenak argazki bat aterako du BilduBeasain kartelarekin. Ahalik eta beasaindar gehienen argazkia...
Beasaingo Bilduk, koalizioari babesa emateko argazkiak aterako ditu gaur, 18:30etik aurrera Bideluze plazan eta Gernika pasealekuan. Atxikimendua eman nahi duenak argazki bat aterako du BilduBeasain kartelarekin.
Ahalik eta beasaindar gehienen argazkiak bildu nahi dituzte, adin, afizio, lanbide… ezberdinetako herritarrekin. Argazki guztiekin bideo bat osatuko dute ondoren. Gaur argazkia ateratzera joan ezin duenak, Arrano tabernan izango du aukera maiatzaren 17ra arte. Norberak ateratako argazkiak beasain@bildu.info helbidera bidali ditzake argazkiak.
Beraz, Bilduri babesa eman nahi dioten herritar guztiei deia egin diete. Herritarrek dituzten kezkak eta galderak ere erantzungo dituzte Bilduko hautagaiek gaur arratsaldean.
Bihar BEC-en Bilduk egingo duen ekitaldira joateko autobusa ere antolatu dute Beasainen. 15:30ean abiatuko da bihar autobusa, tren geltoki paretik irtenda. Bilbora joan nahi duenak Arrano tabernan dagoen zerrendan eman behar du izena.