Europako Mendietara joango dira lazkaotarrak ekaineko lehen asteburuan
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Europako Mendietara bidaia antolatu dute, ekainaren 4rako eta 5erako. Careseko ibilbidea eta Covadongako lakuetara joango dira egun banatan. 16 urtetik beherakoena 30 euro eta gainontzekoena 60 euro da. Autobus...
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak Europako Mendietara bidaia antolatu dute, ekainaren 4rako eta 5erako. Careseko ibilbidea eta Covadongako lakuetara joango dira egun banatan. 16 urtetik beherakoena 30 euro eta gainontzekoena 60 euro da. Autobusa, afaria, gaua aterpetxean eta gosaria sartzen dira prezioan. Maiatzaren 20rako eman behar da izena, ikastolan. Autobuseko lekuak mugatuak direnez, jende gehiago apuntatzen bada izena ematerako uneko ordena errespetatuko dute.