Garabi Ordizia Cajasol Cienciasen aurka ariko da bihar
Garabi Ordiziak Cajasol Ciencias Sevillaren aurka jokatuko du bihar, 16:30ean, Altamiran. Espainiako jubenil mailako txapelketaren ligaxkako partida da biharkoa, eta ordiziarrek irabazi egin beharra daukate finalerdiak jokatzeko aukerari eusteko. Eta irabazi bakarrik ez, baizik eta puntu gehigarria ere lortu behar dute. Santos Regilek talde osoa du jokatzeko moduan –aurreko partidetan ez bezala–, eta nahiz eta talde indartsu bat izan aurrean, partida irabaz dezaketela argi dute ordiziarrek. Goia eta Aldandono Espainiarekin Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko Oier Goia eta Imanol Aldanondo Espainiako 17 urtez azpiko selekzioak deituak izan dira atzoz geroztik Logroñon (Errioxa, Espainia) jokatzen ari den Nazioarteko Torneo baten parte hartzeko. Portugal, Belgika eta Herbereak izango dituzte aurkari. Txapelketa igandean bukatuko da. Katalunia eta Euskadiren arteko partida Ampo Ordiziaren lehen taldeko Ander Argaiz, Mikel Mungia eta Asier Alvarez de Eulate, berriz, Euskadiko selekzioak deitu ditu bihar, hilak 14, Hospitaleten (Herrialde Katalanak) Kataluniak eta Euskadik jokatuko duten partidan aritzeko.
Garabi Ordiziak Cajasol Ciencias Sevillaren aurka jokatuko du bihar, 16:30ean, Altamiran. Espainiako jubenil mailako txapelketaren ligaxkako partida da biharkoa, eta ordiziarrek irabazi egin beharra daukate finalerdiak jokatzeko aukerari eusteko. Eta irabazi bakarrik ez, baizik eta puntu gehigarria ere lortu behar dute. Santos Regilek talde osoa du jokatzeko moduan –aurreko partidetan ez bezala–, eta nahiz eta talde indartsu bat izan aurrean, partida irabaz dezaketela argi dute ordiziarrek.
Goia eta Aldandono Espainiarekin
Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko Oier Goia eta Imanol Aldanondo Espainiako 17 urtez azpiko selekzioak deituak izan dira atzoz geroztik Logroñon (Errioxa, Espainia) jokatzen ari den Nazioarteko Torneo baten parte hartzeko. Portugal, Belgika eta Herbereak izango dituzte aurkari. Txapelketa igandean bukatuko da.
Katalunia eta Euskadiren arteko partida
Ampo Ordiziaren lehen taldeko Ander Argaiz, Mikel Mungia eta Asier Alvarez de Eulate, berriz, Euskadiko selekzioak deitu ditu bihar, hilak 14, Hospitaleten (Herrialde Katalanak) Kataluniak eta Euskadik jokatuko duten partidan aritzeko.