Guarnizo hartuko du bihar Estanda Ordiziak
Aurreko asteburuko etenaren ondoren, Espainiako areto futboleko Zilarrezko mailan ari diren Estanda Ordiziako neskek Kantabriako (Espainia) Guarnizo taldea hartuko dute bihar Majorin, 16:00etan. Sailkapeneko bosgarren postua dute jokoan, bi taldeen art...
Aurreko asteburuko etenaren ondoren, Espainiako areto futboleko Zilarrezko mailan ari diren Estanda Ordiziako neskek Kantabriako (Espainia) Guarnizo taldea hartuko dute bihar Majorin, 16:00etan. Sailkapeneko bosgarren postua dute jokoan, bi taldeen arten bi puntu eskaseko alde baitago. Emilio Ortiz entrenatzaileak kontzentrazioa eskatu die jokalariei, etenaren ondorengo jardunaldietan partidan sartzea kostatzen baitzaiei. Zaleei ere Majorira azaltzeko deia egin diete.