Igoera faseko azken partida du bihar Biok Zerbitzuakek
Biok Zerbitzuak Ordiziako senior mailako saskibaloi taldeak bihar emango dio bukaera igoera faseari, Araberri taldearen aurka 18:00etan Majorin jokatu duen partidarekin. Ohorea soilik dago jokoan, zuzenean mailaz igoko diren bi taldeak zein izango dir...
Biok Zerbitzuak Ordiziako senior mailako saskibaloi taldeak bihar emango dio bukaera igoera faseari, Araberri taldearen aurka 18:00etan Majorin jokatu duen partidarekin. Ohorea soilik dago jokoan, zuzenean mailaz igoko diren bi taldeak zein izango diren erabakita baitago: Zarautz eta Araberri. Ordiziarrek, ziurrenik, La Salle taldearen aurka jokatu beharko du promozioa. Biharko partida promozio lehia hori prestatzeko erabaki nahi du urdinen entrenatzaileak.