«Ikuspuntu parte-hartzaileagoa» eman nahi dio Bilduk Lazkaon udalari
Bilduren gainontzeko hautagaitzak bezala, Lazkaon ere udal politikagintzan aurpegi berri askorekin aurkeztu du taldea koalizioak. Herenegun ezagutarazi zituzten maiatzaren 22ko bozetarako Lazkaorako zer proposamen dituzten, udaletxeko batzar areto jendez betean. Azeari Sumakila Andonegi alkategaiak aukera izatea «ohorea» dela esan zuen, «une historikoan gaudelako. Etorkizun oparo eta itxaropentsua izango dute seme-alabek». Udalgintzarako asmoak azaltzerakoan, funtzionamenduari eta krisiari egin zizkion aipamenak aurrena. «Gure herriari eman nahi diogun ikuspuntua parte-hartzaileagoa izatea da. Batzarrak egin, kalera irten, herriaren erraminta bihurtu. Herriaren nahia egin bedi udalean». «Gardentasuna» da beste oinarri bat. Ekonomiari buruz, krisiari aurre egiteko hartutako erabakiak ez ditu begi onez ikusi, «ez dira herriaren mesedetan hartu. Aldaketa soziala behar da, aberastasuna herrian banatzeko». Zerrendan bigarren dagoen Kepa Goenagak hirigintza arloko proposamenak aurreratu zituen, «espekulazioari ez» esateko. «Udala ezin da finantzatu operazio makro-urbanistikoetatik». Gazteak eta premia larriena dutenentzat etxebizitza eskuerara jartzea Bilduren asmoa dela azaldu zuen, «alokairua sustatuz». Lazkaoko etxebizitza guztietatik %11 hutsik daudela gogoratu zuen; «irtenbidea eman behar zaie». Hirigintzan proiektu handirik ezingo dela egin nabarmendu zuen, krisiagatik. Agauntza errekako meandroan aisialdi eta kanpaleku eremua sortzea aipatu du, baita sarrera-irteerak ere. Ingurumen gaian, zero zabor politika, argiterian «izugarrizko farola pila» dagoela eta hori «aldatzea», eta azpiegiturak martxan jarri aurretik eztabaida soziala eta galdeketak [...]
Bilduren gainontzeko hautagaitzak bezala, Lazkaon ere udal politikagintzan aurpegi berri askorekin aurkeztu du taldea koalizioak. Herenegun ezagutarazi zituzten maiatzaren 22ko bozetarako Lazkaorako zer proposamen dituzten, udaletxeko batzar areto jendez betean. Azeari Sumakila Andonegi alkategaiak aukera izatea «ohorea» dela esan zuen, «une historikoan gaudelako. Etorkizun oparo eta itxaropentsua izango dute seme-alabek».
Udalgintzarako asmoak azaltzerakoan, funtzionamenduari eta krisiari egin zizkion aipamenak aurrena. «Gure herriari eman nahi diogun ikuspuntua parte-hartzaileagoa izatea da. Batzarrak egin, kalera irten, herriaren erraminta bihurtu. Herriaren nahia egin bedi udalean». «Gardentasuna» da beste oinarri bat.
Ekonomiari buruz, krisiari aurre egiteko hartutako erabakiak ez ditu begi onez ikusi, «ez dira herriaren mesedetan hartu. Aldaketa soziala behar da, aberastasuna herrian banatzeko».
Zerrendan bigarren dagoen Kepa Goenagak hirigintza arloko proposamenak aurreratu zituen, «espekulazioari ez» esateko. «Udala ezin da finantzatu operazio makro-urbanistikoetatik». Gazteak eta premia larriena dutenentzat etxebizitza eskuerara jartzea Bilduren asmoa dela azaldu zuen, «alokairua sustatuz». Lazkaoko etxebizitza guztietatik %11 hutsik daudela gogoratu zuen; «irtenbidea eman behar zaie».
Hirigintzan proiektu handirik ezingo dela egin nabarmendu zuen, krisiagatik. Agauntza errekako meandroan aisialdi eta kanpaleku eremua sortzea aipatu du, baita sarrera-irteerak ere.
Ingurumen gaian, zero zabor politika, argiterian «izugarrizko farola pila» dagoela eta hori «aldatzea», eta azpiegiturak martxan jarri aurretik eztabaida soziala eta galdeketak planteatu ditu.
Industrialde berriarekin duda
Haizea Mendiak azaldu zituen garapen jasangarrirako zein hiru ardatz markatu dituzten: garapen ekonomikoa, justizia soziala eta ingurumenari errespetua. Herriko merkataritzaren aldeko apustua, eta «elikadura subirautza» aldarrikatu ditu, «hortik herri subirautza lortuko dugulako». Nekazari kooperatibak sustatzea, herri bideak eta pistak garbi mantentzea eta herri lurren «alokairu justua» hitz eman ditu.
Bestetik, Kanpandegi aldean egiteko asmoa dagoen industrialde berriarekin zalantza agertu du Bilduk. «Beharra ez dugu garbi ikusten. Bestela ere herrian hainbat pabiloi huts badaude, eta horiei eman behar zaie erabilpena. Nekazaritzan eta ingurumenean kalte nabarmena eragingo luke industrialde berriak». «Momentuz» baztertu egiten dute, nahiz eta etorkizunean aztertzeko prestutasuna dutela adierazi duten.
Gizarte gaietan, oinarrizko zerbitzuen kudeaketak publikoa eta doanekoa behar duela esan zuen Maialen Aldasorok. Euskara merkataritzan indartu, eta kulturan artxibo historikoaren erabilera zabaltzea ere proposatu du Bildun Lazkaorako, besteak beste.
Zerrenda
1. Azeari Andonegi
2. Kepa Goenaga
3. Haizea Mendia
4. Andoitz Garmendia
5. Maialen Aldasoro
6. Arantxa Bengoa
7. Urtzi Iruin
8. Imanol Aran
9. Aloña Galarraga
10. Mila Insausti
11. Iñaki Arruabarrena
12. Naroa Arrieta
13. Iñaki Mendizabal
Ordezkoak: Lurdes Garmendia, Aitor Aldasoro, M. Isabel Enparantza
Programa
Jaitsi programa, pdf-an: