2011/5/13

Olaberrian garagardo azoka dago asteburuan

Olaberria ›Olaberriko Pilota Taldeak garagardo dastaketa eta festa antolatu ditu astebukaera honetarako. Lehenbizi dastatze saioa izango da, gaur 19:30ean. 10 euro ordaindu behar da garagardo mota desberdinak edateko eta ezagutzeko. Bihar, larunbata,...

Aimar Maiz

«Ikuspuntu parte-hartzaileagoa» eman nahi dio Bilduk Lazkaon udalari

Bilduren gainontzeko hautagaitzak bezala, Lazkaon ere udal politikagintzan aurpegi berri askorekin aurkeztu du taldea koalizioak. Herenegun ezagutarazi zituzten maiatzaren 22ko bozetarako Lazkaorako zer proposamen dituzten, udaletxeko batzar areto jendez betean. Azeari Sumakila Andonegi alkategaiak aukera izatea «ohorea» dela esan zuen, «une historikoan gaudelako. Etorkizun oparo eta itxaropentsua izango dute seme-alabek». Udalgintzarako asmoak azaltzerakoan, funtzionamenduari eta krisiari egin zizkion aipamenak aurrena. «Gure herriari eman nahi diogun ikuspuntua parte-hartzaileagoa izatea da. Batzarrak egin, kalera irten, herriaren erraminta bihurtu. Herriaren nahia egin bedi udalean». «Gardentasuna» da beste oinarri bat. Ekonomiari buruz, krisiari aurre egiteko hartutako erabakiak ez ditu begi onez ikusi, «ez dira herriaren mesedetan hartu. Aldaketa soziala behar da, aberastasuna herrian banatzeko». Zerrendan bigarren dagoen Kepa Goenagak hirigintza arloko proposamenak aurreratu zituen, «espekulazioari ez» esateko. «Udala ezin da finantzatu operazio makro-urbanistikoetatik». Gazteak eta premia larriena dutenentzat etxebizitza eskuerara jartzea Bilduren asmoa dela azaldu zuen, «alokairua sustatuz». Lazkaoko etxebizitza guztietatik %11 hutsik daudela gogoratu zuen; «irtenbidea eman behar zaie». Hirigintzan proiektu handirik ezingo dela egin nabarmendu zuen, krisiagatik. Agauntza errekako meandroan aisialdi eta kanpaleku eremua sortzea aipatu du, baita sarrera-irteerak ere. Ingurumen gaian, zero zabor politika, argiterian «izugarrizko farola pila» dagoela eta hori «aldatzea», eta azpiegiturak martxan jarri aurretik eztabaida soziala eta galdeketak [...]

Aimar Maiz

Lazkaotxiki eskolan izena ematea hilaren 19ra arte

Lazkaotxiki musika eskolak datorren ikasturterako matrikula epea ireki du, Lazkaon. Maiatzaren 19ra arte jaso daiteke informazioa eta izena eman, 16:30etik 18:30era, kultur etxeko bulegoan (943 08 68 69, lazkaotxikime@euskalnet.net).

Aimar Maiz

Banksyren ”Exit through the gift shop” gaur, zine klubean

Arte ofiziala merkantilizatuta dago, baina berdina gertatzen ari ote zaio kaleko arteari?, galdera horren inguruan hausnarketa egitea du helburu Butak 21...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Danborradako entseguak hurrengo bi larunbatetan dira Legorretan

Legorretako Azentzio jaietako helduen danborradan parte hartu nahi dutenek bi entsegu dituzte hurrengo asteotan. Etzi eta hilaren 21ean, larunbatak biak, Harripila kiroldegian egingo dituzte prestaketa saioak.

Aimar Maiz

Julene Hidalgo (EB-Berdeak): «Herritarrak erabaki guneetan egotea bultzatuko dugu»

Herritarrei bihotzarekin bozkatzeko eta politikariei gogor lan egiteko eskatu die Julene Hidalgok (Itsasondo, 1971). Bost urte daramatza Beasaingo udalean zinegotzi Hidalgok, Ezker Batua-Berdeak alderdiko ordezkari modura. Zergatik aurkeztuko zara aurten hautagai gisa? Orain arte egindako lanari jarraipena emateko. Uste dut orain arte egin duguna oso lan ona izan dela, eta herritarren alde lan egiten jarraitu nahi dut. Zein helburu ditu Ezker Batuak maiatzeko hauteskundeetarako? Herri bakoitzak bere helburuak ditu, baina Ezker Batuak konpromiso sozialaren alde lan egiten jarraituko du herri guztietan. Batez ere emakumeetan eta gazteetan oinarrituz, bi talde horiek direlako behar gehienak dituztenak. Sozialki baztertutakoei ere lagunduko diegu, elbarriei, hirugarren adinekoei, immigranteei… Talde horiei guztiei zuzenduta ezkerreko politika soziala bultzatuko dugu. Bestalde ez dugu ahaztu behar gu Berdeak ere bagarela, eta herrien eta naturaren artean oreka lortzeko ere lan egingo dugu, garapen iraunkorreko azpiegiturak bultzatuz. Eta Beasainerako? Udala herritarrengana gerturatzen jarraituko dugu. Trafikoaren eta aparkalekuen arazoari aurre egiten saiatuko gara, geltokitik Bernedoeneako aparkalekura pasabide bat eginez. Herritarrek egindako eskaera da, eta gure lana herritarren beharrei erantzutea da. Ongizate alorrean ere badago zer egina, batez ere hirugarren adinekoei dagokionean. Gazteak ere oso kontuan izango ditugu. Etxebizitzen alorrean dagoen arazoa konpontzeko, zer proposatzen duzue? Hutsik dauden etxebizitzak identifikatu eta alokairuak bultzatu. [...]

Eskeine Legorburu

Dantzari Txiki eguna ospatuko du Irrintzik igandean

Sei dantza taldek parte hartuko dute, Zumarragako kaleetan egingo dute dantza, baita Eitzagan ere.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa