Sandra Sanchezek eta Aitor Rondak jasoko dituzte apirileko zozketako orgak
Legazpi Oinez kanpainaren barruan apirileko zozketako saridunak Sandra Sanchez eta Aitor Ronda izan dira. Kanpaina honen helburua Legazpin erosketak oinez egitea bultzatzea da, autoa albo batera utzita. Erabili eta itzultzeko orgak hartzeko aukera emat...
Legazpi Oinez kanpainaren barruan apirileko zozketako saridunak Sandra Sanchez eta Aitor Ronda izan dira. Kanpaina honen helburua Legazpin erosketak oinez egitea bultzatzea da, autoa albo batera utzita. Erabili eta itzultzeko orgak hartzeko aukera ematen dute dendetan. Doan uzten dira, eta baldintza bakarra, hurrengo egunetan itzultzea da.
Erabiltzen dituzten pertsonen artean erosketetarako orgak zozketatzen dituzte, baztertze arriskuan dauden Emaus Gizarte Fundazioko emakumeek Arrasaten egiten dituztenak. Erabili ondoren zaborretara botatzeko diren pankartekin egiten dute hori. Horregatik, ingurumen eta gizarte aldetik produktu “arduratsua” dela nabarmendu dute arduradunek. Zozketarako orga hauek Nafarroa kaleko Sustrai fruitu dendako erakustokian daude ikusgai.