Zaldibian bi hautagaitza eratu dituzte herrikoak, Bildu eta Zaldibian Herrigintzan
Zaldibian errotik aldatu da maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako perspektiba, duela lau urtetik. Ezker abertzaleko Bildu koalizioak «kultura politiko desberdineko jendea» batu du zerrendan. Bestetik, EAJren inguruko Zaldibian Herrigintzan hautesle elkargoa eratu dute herrian. Bederatzi zinegotziko udalbatza osatzeko bi indar horiek izango dira, nahiz PPk eta PSE-EEk ere hautagaitzak aurkeztu dituzten. Bildu Bilduk «herriarekin herriarentzat» lan egiteko «eredu berria» ekarri duela dio programan, «ezkerreko eta abertzale diren indarrak biltzeko helburuarekin». Joxean Etxabe du alkategai. Hirigintzaren alorrean, arau subsidiarioen lanketa aurrera doala eta horiek amaitzeko asmoa agertu du Bilduk. Ibarguren Azpi, Zelaa eta Errementari eremuetan etxeak eraikitzeko bidea jarrita, nahikoa izango dela aurreratu dute. Uraren kudeaketa «ongi aztertu» eta hobekuntzak egiteko garaia da. Obrei «jarraipen zuzena» egiteko konpromisoa agertu du, «Kanpandegi atzeko lurzoruaren egoera kaskarra» errepika ez dadin. Kultur eragileekin elkarlan guneak sortu, haurren kirol eskaintza zabaldu eta filosofia parte-hartzailea indartu, eta kirol azpiegiturak mantentzea izango da lana. Euskaran, Uematik sustatutako ildoa hartuko dute ardatz. Auzolana indartu, merkataritza txikia bultzatu, eta krisi garaian udal langileen zuzeneko kontratazioa lehenetsi du. Bilore lantegian kutsadura ezabatzea da Bilduk programan sartu duen beste gaietako bat. Ingurumenarekiko errespetua eta oreka dira lehen sektorearen eta baserriaren arlorako oinarriak. Zaldibian Herrigintzan: enpresentzat kokalekua behar Zaldibian Herrigintzan hautes elkarteak «esperientzia, [...]
Zaldibian errotik aldatu da maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako perspektiba, duela lau urtetik. Ezker abertzaleko Bildu koalizioak «kultura politiko desberdineko jendea» batu du zerrendan. Bestetik, EAJren inguruko Zaldibian Herrigintzan hautesle elkargoa eratu dute herrian. Bederatzi zinegotziko udalbatza osatzeko bi indar horiek izango dira, nahiz PPk eta PSE-EEk ere hautagaitzak aurkeztu dituzten.
Bildu
Bilduk «herriarekin herriarentzat» lan egiteko «eredu berria» ekarri duela dio programan, «ezkerreko eta abertzale diren indarrak biltzeko helburuarekin». Joxean Etxabe du alkategai.
Hirigintzaren alorrean, arau subsidiarioen lanketa aurrera doala eta horiek amaitzeko asmoa agertu du Bilduk. Ibarguren Azpi, Zelaa eta Errementari eremuetan etxeak eraikitzeko bidea jarrita, nahikoa izango dela aurreratu dute. Uraren kudeaketa «ongi aztertu» eta hobekuntzak egiteko garaia da. Obrei «jarraipen zuzena» egiteko konpromisoa agertu du, «Kanpandegi atzeko lurzoruaren egoera kaskarra» errepika ez dadin.
Kultur eragileekin elkarlan guneak sortu, haurren kirol eskaintza zabaldu eta filosofia parte-hartzailea indartu, eta kirol azpiegiturak mantentzea izango da lana. Euskaran, Uematik sustatutako ildoa hartuko dute ardatz.
Auzolana indartu, merkataritza txikia bultzatu, eta krisi garaian udal langileen zuzeneko kontratazioa lehenetsi du. Bilore lantegian kutsadura ezabatzea da Bilduk programan sartu duen beste gaietako bat. Ingurumenarekiko errespetua eta oreka dira lehen sektorearen eta baserriaren arlorako oinarriak.
Zaldibian Herrigintzan: enpresentzat kokalekua behar
Zaldibian Herrigintzan hautes elkarteak «esperientzia, indarra eta konpromisoa» txertatu ditu hautagaitzan. Aitor Olano da alkategaia. Zaldibia «bailarako enpresentzat kokaleku interesgarri» bihurtzea hartu du helburu, «lanpostuak sortuko dituzten enpresak bertan bultzatuz». Merkataritza eta ostalaritza lagundu behar direla ere aurreratu du.
Hirigintzan, arauak «herri adostasunean oinarrituak» izan behar dira. Biloreren lur sailak berreskuratzeko prozesua udalak gidatu behar du, Herrigintzanen aburuz. Etxebizitza zaharrak berritu, eta errenta nahiz salmenta –babesekoa, tasatua eta librea– bultzatu nahi du, «herritarrek inguruko herrietara joan beharrik ez izateko».
Zaldibia-Ordizia bidegorria egitea, herri-bideak berreskuratzea, uraren kalitatea bermatzea eta zaborraren kudeaketa Sasietaren jarraibideetatik gauzatzea dira beste erronka batzuk. Plazaren eta inguruaren azterketa egin nahi du: frontoia, udaletxea, plaza, parkinak, parkeak… Baita kultur elkarteak zaindu, ondare historikoa babestu eta zuntz optikoa zabaldu ere. Kudeaketa ekonomiko «arduratsua» behar da, «diruaren eta zerbitzuen kudeaketa arrazionala eta eraginkorra».












