Arantxa Urretabizkaia idazlearekin solasaldia egingo dute gaur Lazkaon
Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatzen duen Liluratura literatura solasaldian Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra izango da gonbidatua gaur, asteartea, Lazkaon. Urretabizkaiak azkena argitaratu duen Hiru Mariak liburua izango dute hiz...
Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak antolatzen duen Liluratura literatura solasaldian Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarra izango da gonbidatua gaur, asteartea, Lazkaon. Urretabizkaiak azkena argitaratu duen Hiru Mariak liburua izango dute hizketaldirako ardatz literaturazaleek. Aurrez liburu hori irakurrita joatea eskatu dute antolatzaileek. Solasaldia 18:30etik 20:00etara bitartean egingo dute, Lazkaoko Gerriko txokoan.












