Josu Garai argazkilariak Malin ateratako argazkien erakusketa dago Aterpen
Iosu Garai argazkilari oñatiarrak Malin ateratako argazkiekin osatutako erakusketa dago Aterpe tabernan. Guztira, hamabi erretratu ikusi daitezke erakusketan, 2009an ateratakoak. Argazkiek izan dezaken balio artistikoaz gain, irudietan harrapatuta ge...
Iosu Garai argazkilari oñatiarrak Malin ateratako argazkiekin osatutako erakusketa dago Aterpe tabernan. Guztira, hamabi erretratu ikusi daitezke erakusketan, 2009an ateratakoak. Argazkiek izan dezaken balio artistikoaz gain, irudietan harrapatuta geratu diren begiradek, gorputz espresioek, aurpegiek… Maliko biztanleek bizi dutena jaso du Garaik.
Dozena bat argazkik, ikusleen emozioak eta sentimenduak azaleratzen dituzte, “errealitatearen testigu bisual gisa”, Aterpeko arduradunak zehaztu duenez. Argazki bakoitzari begira, behar den denbora igarotzeko gonbita egiten du berriz Garaik, “patxadaz begiratu eta beraien baldintzak eta gureen arteko aldeen hausnarketa bat egitera” gonbidatzen baititu ikusleak.
Erakusketa maiatzaren 27ra arte egongo da Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Aste egunetan 12:00etatik 22:00etara egongo da irekita taberna, eta asteburutan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.














