Ormaiztegiko hiru talde lehian
Ormaiztegin bost talde politikok aurkeztu dituzte hautagaitzak. Horietatik hiru dira herritarrek osatutakoak: Bildu, Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean (Orbel) eta Ormaiztegiko Herri Taldea (OHT). Bilduk dio egungo Udalak 408 etxebizitzako «proiektu zentzugabe» bat gelditu eta belaunaldi ezberdinek «probestu ahalko duten» proiektu berria garatu duela, Antonenen. Etxe tasatuen eraikuntzari hasiera emateko prest dago, beraz. «Etxebizitzak eraikitzeaz gain, proiektu horri esker eguneko zentroa, medikuetxea eta zaharren egoitza gune berean egongo dira». Bilduk azken lau urte hauetan udalak eraman duen ingurumen politikarekin jarraitu nahi du, «interes ekonomikoei erantzuten dieten» hondakin enpresa desberdinei aurre eginez. Beraien inguruko erreka eta mendietan ematen diren isurketak kontrolatuko ditu, eta hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko du herrian. Bilduren ustez, Udalak kultur dinamika aktiboa bultzatu behar du. Ongizatean, premian daudenei diru-laguntzen eta babes-sozialaren «informazio zehatza eta eguneratua» emango die, eta adineko pertsonen esku hartzea bultzatuko du hainbat proiektutan. Zerbitzuetan, frontoia berritzeko Udalean egina dagoen proiektua garatzeko asmoa du, eta erabilera anitzeko eraikuntza baten premia ere ikusten du. Orbel Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean lotura politikorik gabeko eta pentsaera anitzeko herritar talde batek osatzen du. Herritik eta herrirako lan egin nahi du. Herritarren parte hartzea areagotzeko, azken urteetan garatu dituzten ekimenekin jarraituko du. Kultura Sailaren dinamizazioa bultzatuko du, herriko eragileen eta elkarteen [...]
Ormaiztegin bost talde politikok aurkeztu dituzte hautagaitzak. Horietatik hiru dira herritarrek osatutakoak: Bildu, Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean (Orbel) eta Ormaiztegiko Herri Taldea (OHT).
Bilduk dio egungo Udalak 408 etxebizitzako «proiektu zentzugabe» bat gelditu eta belaunaldi ezberdinek «probestu ahalko duten» proiektu berria garatu duela, Antonenen. Etxe tasatuen eraikuntzari hasiera emateko prest dago, beraz. «Etxebizitzak eraikitzeaz gain, proiektu horri esker eguneko zentroa, medikuetxea eta zaharren egoitza gune berean egongo dira».
Bilduk azken lau urte hauetan udalak eraman duen ingurumen politikarekin jarraitu nahi du, «interes ekonomikoei erantzuten dieten» hondakin enpresa desberdinei aurre eginez. Beraien inguruko erreka eta mendietan ematen diren isurketak kontrolatuko ditu, eta hondakin gutxien sortzen duen kudeaketa eredua bultzatuko du herrian.
Bilduren ustez, Udalak kultur dinamika aktiboa bultzatu behar du. Ongizatean, premian daudenei diru-laguntzen eta babes-sozialaren «informazio zehatza eta eguneratua» emango die, eta adineko pertsonen esku hartzea bultzatuko du hainbat proiektutan. Zerbitzuetan, frontoia berritzeko Udalean egina dagoen proiektua garatzeko asmoa du, eta erabilera anitzeko eraikuntza baten premia ere ikusten du.
Orbel
Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean lotura politikorik gabeko eta pentsaera anitzeko herritar talde batek osatzen du. Herritik eta herrirako lan egin nahi du.
Herritarren parte hartzea areagotzeko, azken urteetan garatu dituzten ekimenekin jarraituko du. Kultura Sailaren dinamizazioa bultzatuko du, herriko eragileen eta elkarteen arteko elkarlana sustatuz, eskaintza kulturala berrituz… Memoria historikoa berreskuratzen jarraituko du. Meatze gunea bisitetarako egokitzea izango da lehentasunetako bat.
Gizarte Garapenean, ekipamenduak hobetu eta berriak eraiki nahi ditu: jubilatuen egoitza, osasun zentroa eta eguneko zentroa. Zerbitzuetan behar bereziak bizi dituzten herriko kolektiboekin harremanak areagotuko ditu, eta enpleguari dagokionean, herritarrentzako lan postuak bideratzen saiatuko da, administrazio desberdinetako lan programetan parte hartuz. Orbelentzat, hirigintza arloan, proiektu garrantzitsuenetako bat onartu berri den Plan Orokorraren garapena da. Horrekin batera, Antoneneko eremuan erabilera anitza izatera bideratuta dagoen eraikinaren eta zerbitzuen garapena izango da lehentasuna. Zubipe kiroldegia ere berritu nahi dute.
OHT
Ormaiztegiko Herri Taldeak herriaren parte hartzea bultzatu behar dela uste du, eta hainbat ekitaldi elkar-lanean antolatu behar direla .
Harreman estua izan nahi du eskolarekin, guraso zein zuzendaritza taldearekin, egun dituzten beharrak eta etorkizunekoak aztertu, eta guztien artean eskola hobea lortzeko. Bestalde, euskarak herrian duen presentzia indartu nahi du OHTk. Herrian kirol ekimen berriak sortu direla eta, laguntza emango diote kirolari, «guztiek izan dezaten aurrera egiteko aukera».
OHTren hitzetan «urte zailak datozen arren», kanpotik lor daitezkeen laguntzak bilatuko dituzte, herriaren eta herritarren ongizatea eta hobekuntza lortzeko. Herriko enpresei bideak erraztu nahi dizkiete, eta herriko enpresen beharrei erantzuteko zein kanpoko enpresak erakartzeko Sprilur-en industri gunea garatzen saiatuko dira.
Beraiek nahiko lituzketeen arau subsidiarioak ez izan arren, ez dute dena hankaz gora jarriko, beste prozesu bat hasiz, «asko atzeratuko bailuke horrek herriaren garapena», eta etxebizitza berrien eskaintza egiteko geratzen diren bideak urratuko dituzte.













