X. Zegama-Aizkorri mendi maratoia

8:00etan: Mendi irteera. Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino eta hemendik Sancti Spiritura oinez Amezti Mendi Elkartekoen gidaritzapean. 9:00etan: Maratoia irteera. Punttu-punttuan emango zaio irteera maratoiari. 42,195 Km eta 5472 metroko gorabeherak, pagadi, karst paraje eta belardi ederretan zeharreko ibilbidean. 10:45-11:00etan: S. Spiritutik igaro. Lehen korrikalariak paraje honetatik igaroko dira, 2,5 kilometrotan 500 metro igoz Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte, maratoiaren alderik gogorrenari ekinez. 11:15-11:30etan: Aizkorrin tarteko helmuga. Korrikalariak Aizkorriko tontorreko Tarteko Helmugara iristea. Bertan jatekoa eta edateko eskainiko zaie, indarberritu eta helmugarako bideari gogor ekin diezaioten. 13:00etan: Helmuga. Lehen korrikalariak. Ordu honetarako espero da lehen mendizaleak helmugara iristea. Eguraldi gorabeherek, helmugaratzeko ordua 10-15 minutuz atzera edo aurrera dezake. 14:00etan: Sari banaketa. Sari banaketa nagusia egingo da, ordurako helmugaratu diren lasterkariekin. 16:30ean: Gainerako sari banaketa. 14:00ak baino lehen lasterka amaitu ez eta sariren bat jaso beharra daukatenei, ordu honetan emango zaie. 17:00etan: Metagunea itxi. Helmugako kontrolak kenduko dira eta hemendik aurrera heltzen direnen denborarik ez da aintzat hartuko, eta ezta saririk banatuko ere.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa