Barañaingo abesbatzak irabazi du Antigua Abesbatza lehiaketa
Antigua Abesbatza Lehiaketa ospatu da gaur, Antioko baselizan, Zumarragan. Aurten, Tomas Garbizu musikagilearen lana omendu dute lehiaketan. Barañaingo abesbatzak jaso ditu interpretazio onenaren saria eta lehiaketako lehenengo saria.
Baseliza jendez gainezka egon da. Epaimahaiak koru onena aukeratu duen bitartean, Miren Urbieta sopranoak, Alvaro Cendoya piano-jotzailearekin batera, Tomas Garbizuren lanak eskaini ditu. Azkenean, ikuslegoak eta abesbatzatako kideek, elkarrekin abestu dute Donosti, Donosti abestia, Iñaki Carcamo lehiaketako zuzendariak gidatuta. Garbizuk osatutako doinuak baino ez dira entzun lehiaketan. Abesbatza irabazleak Espainia mailako abesbatza lehiaketara joateko txartela irabazi du, bide batez. Guztira, bost koruek hartu dute parte.











