
Zazpigarren urtez antolatu du Ordiziako Rugby taldeak nazioarteko rugby txapelketa, gaztetxoei zuzendutakoa. 13-14 urte bitarteko gaztetxoez osatutako 16 taldeek parte hartu dute. Guztien artean, Iparraldetik etorritako taldeak nagusitu dira. Laresor taldeak irabazi du txapelketa, Cambo taldearen kontra finala 14-0 garaitu eta gero; biak Iparraldekoak. Sailkapenean lehenengo zortzi taldeak Iparraldetik etorritako gaztetxoez osatutako taldeak izan dira. Ziburutik eta Biarritzetik etorri dira, adibidez. Hegoaldetik, Gipuzkoako Selekzioa, Hernaniko taldea, Bilbokoa eta Ordiziakoa izan dira txapelketan. Espainiako taldeak ere izan dira. 50 partida inguru jokatu dituzte goizetik eta txapelketak iraun duen arte. Arratsaldeko seiak aldera amaitu da, Altamiran. Hamar minutuko partidak izan dira gehienak, finalak hamabost minutu iraun ditu.

Gaur ikasturteko azken jaia ospatu dute Askatasuna Lizeoko ikasleek, gurasoek eta irakasleek. Festa irekia izan da, puzgarriak egon dira, saskibaloian jokatu dute eta tailerrak egon dira, besteak beste. Beasaineko hirigunea puzgarri gorriz eta zuriz ja...

Gaur, arratsaldean, Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatutako pista jokoa egin dute. Haurrek altxorra bilatu behar izan dute horretarako hamaika jolas egin eta gero. Udalak antolatutako ekintza izan da.

Gaur goizean Herriak Elkarlanean taldeko kideak Lazkaoko Zubierreka industrialdeako egoitza berrian lanean aritu dira. Beninera (Afrika Mendebaldea) bidaltzeko edukiontzia betetzen aritu dira, elkarteak Lazkaon daukan egoitza berritik aterako den lehenengo edukiontzia da hain zuzen. Edukiontzian 25 tona produktu bidaliko ditu elkarteak. Laguntza hori guztia Goierrin jaso dute. “Beninera aurten bidaliko dugun bigarren edukiontzia da, egoitza berritik aterako den lehenengoa”, dio Gorka Eskalante, Herriak Elkarlanean taldeko kideak. “Irizarren laguntzari esker egoitza hau erosi dugu. Biltegia izango da, hemendik aterako dira aurrerantzean betetzen ditugun edukiontzi guztiak”. Kutxa fundazioak ere lagundu diela gehitu du Eskalantek. Osasun eta eraikuntza materiala doaz Beninera, baita “Ehun enpresak emandako bulego altzariak, berri-berriak daudenak”. Izan ere, 41 tona material bildu dituzte, baina ez da dena kabituko, eta gaurko goiza materiala aukeratzen eta kamioia betetzen eman dute. Amaitzean inauguratu dute egoitza berria dantzariek eta apaizak lagunduta.







