Iparraldeko taldeak nagusitu dira rugby txapelketan
Zazpigarren urtez antolatu du Ordiziako Rugby taldeak nazioarteko rugby txapelketa, gaztetxoei zuzendutakoa. 13-14 urte bitarteko gaztetxoez osatutako 16 taldeek parte hartu dute. Guztien artean, Iparraldetik etorritako taldeak nagusitu dira. Laresor taldeak irabazi du txapelketa, Cambo taldearen kontra finala 14-0 garaitu eta gero; biak Iparraldekoak. Sailkapenean lehenengo zortzi taldeak Iparraldetik etorritako gaztetxoez osatutako taldeak izan dira. Ziburutik eta Biarritzetik etorri dira, adibidez. Hegoaldetik, Gipuzkoako Selekzioa, Hernaniko taldea, Bilbokoa eta Ordiziakoa izan dira txapelketan. Espainiako taldeak ere izan dira. 50 partida inguru jokatu dituzte goizetik eta txapelketak iraun duen arte. Arratsaldeko seiak aldera amaitu da, Altamiran. Hamar minutuko partidak izan dira gehienak, finalak hamabost minutu iraun ditu.
Zazpigarren urtez antolatu du Ordiziako Rugby taldeak nazioarteko rugby txapelketa, gaztetxoei zuzendutakoa. 13-14 urte bitarteko gaztetxoez osatutako 16 taldeek parte hartu dute. Guztien artean, Iparraldetik etorritako taldeak nagusitu dira. Laresor taldeak irabazi du txapelketa, Cambo taldearen kontra finala 14-0 garaitu eta gero; biak Iparraldekoak. Sailkapenean lehenengo zortzi taldeak Iparraldetik etorritako gaztetxoez osatutako taldeak izan dira. Ziburutik eta Biarritzetik etorri dira, adibidez. Hegoaldetik, Gipuzkoako Selekzioa, Hernaniko taldea, Bilbokoa eta Ordiziakoa izan dira txapelketan. Espainiako taldeak ere izan dira.
50 partida inguru jokatu dituzte goizetik eta txapelketak iraun duen arte. Arratsaldeko seiak aldera amaitu da, Altamiran. Hamar minutuko partidak izan dira gehienak, finalak hamabost minutu iraun ditu.












