Lazkaon egoitza berria inauguratu du Herriak Elkarlaneanek
Gaur goizean Herriak Elkarlanean taldeko kideak Lazkaoko Zubierreka industrialdeako egoitza berrian lanean aritu dira. Beninera (Afrika Mendebaldea) bidaltzeko edukiontzia betetzen aritu dira, elkarteak Lazkaon daukan egoitza berritik aterako den lehenengo edukiontzia da hain zuzen. Edukiontzian 25 tona produktu bidaliko ditu elkarteak. Laguntza hori guztia Goierrin jaso dute. “Beninera aurten bidaliko dugun bigarren edukiontzia da, egoitza berritik aterako den lehenengoa”, dio Gorka Eskalante, Herriak Elkarlanean taldeko kideak. “Irizarren laguntzari esker egoitza hau erosi dugu. Biltegia izango da, hemendik aterako dira aurrerantzean betetzen ditugun edukiontzi guztiak”. Kutxa fundazioak ere lagundu diela gehitu du Eskalantek. Osasun eta eraikuntza materiala doaz Beninera, baita “Ehun enpresak emandako bulego altzariak, berri-berriak daudenak”. Izan ere, 41 tona material bildu dituzte, baina ez da dena kabituko, eta gaurko goiza materiala aukeratzen eta kamioia betetzen eman dute. Amaitzean inauguratu dute egoitza berria dantzariek eta apaizak lagunduta.
Gaur goizean Herriak Elkarlanean taldeko kideak Lazkaoko Zubierreka industrialdeako egoitza berrian lanean aritu dira. Beninera (Afrika Mendebaldea) bidaltzeko edukiontzia betetzen aritu dira, elkarteak Lazkaon daukan egoitza berritik aterako den lehenengo edukiontzia da hain zuzen.

Herriak Elkarlanean taldeko kideek gaur goizean, Lazkaon, Beninera (Afrika Mendebaldea) bidaltzeko edukiontzia bete dute
Edukiontzian 25 tona produktu bidaliko ditu elkarteak. Laguntza hori guztia Goierrin jaso dute. “Beninera aurten bidaliko dugun bigarren edukiontzia da, egoitza berritik aterako den lehenengoa”, dio Gorka Eskalante, Herriak Elkarlanean taldeko kideak. “Irizarren laguntzari esker egoitza hau erosi dugu. Biltegia izango da, hemendik aterako dira aurrerantzean betetzen ditugun edukiontzi guztiak”. Kutxa fundazioak ere lagundu diela gehitu du Eskalantek.
Osasun eta eraikuntza materiala doaz Beninera, baita “Ehun enpresak emandako bulego altzariak, berri-berriak daudenak”. Izan ere, 41 tona material bildu dituzte, baina ez da dena kabituko, eta gaurko goiza materiala aukeratzen eta kamioia betetzen eman dute. Amaitzean inauguratu dute egoitza berria dantzariek eta apaizak lagunduta.











