AHTren kontra protesta egin zuen gazteari ez diote atentatua egotzi
AHTren kontra protesta egin zuen ekintzaile bat epaitu dute gaur goizean Donostian, 2008ko udaberrian, Ordizian egindako protesta bat dela eta. Hasiera batean, fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatuko zuela iragarri zuen, «autoritateari atentatua...
AHTren kontra protesta egin zuen ekintzaile bat epaitu dute gaur goizean Donostian, 2008ko udaberrian, Ordizian egindako protesta bat dela eta. Hasiera batean, fiskaltzak 6 urteko kartzela zigorra eskatuko zuela iragarri zuen, «autoritateari atentatua egitea» leporatuta. Azkenean ordea, «desobedientzia delitua» egotzi eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote gazteari.
Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak babes osoa agertu dio epaitutako gazteari eta bere kontrako «muntaia poliziala agerian» gelditu dela salatu du. Donostiako epaitegiaren aurrean, 25 lagun bildu dira, Muntaia polizialik ez! Errepresioari stop! AHT gelditu! zioen pankartarekin.
Gertaerak duela hiru urte izan ziren, Ordizian. Matagalpa Filipinetako presindentearen bisita zela eta, agintari ugari bildu ziren egun hartan, tartean, Joan Jose Ibarretxe lehendakaria. Ekitaldi hori aprobetxatu zuten AHTren kontrakoek protesta egiteko. Elkarretaratzea egin zuten, baina Ertzaintza «kolpeka oldartu» zen han bildutako manifestarien kontra, «baita presoen aldeko kontzentrazio baten aurka ere». Istilu haien harira atxilotu zuten atzo epaitutako gaztea, «autoritateari atentatua» egitea leporatuta. Azkenean, isun batean gelditu da dena.













