CAF-eko garbitzaileek elkarretaratzea egin dute kaleratze bat salatzeko
CAF garbitzen duten 1NE azpikontratako langileak protesta egiten ari dira. Langile bat «arrazoirik gabe» kaleratu dutela esan dute garbitzaileek, eta «lan egutegia ere aldatu digute, nahiz eta lanean bestelako aldaketarik ez eman». 1NE enpresak gar...
CAF garbitzen duten 1NE azpikontratako langileak protesta egiten ari dira. Langile bat «arrazoirik gabe» kaleratu dutela esan dute garbitzaileek, eta «lan egutegia ere aldatu digute, nahiz eta lanean bestelako aldaketarik ez eman».
1NE enpresak garbiltzaileen sektoreari dagokion lan hitzarmena ere ez duela betetzen gaineratu dute: «Gipuzkoako garbitasun alorreko hitzarmenean jasotzen da denbora baterako kontratua duten langileek beraien lanoduak zabaltzeko eskatu dezaketela, eta sortzen diren lanpostu berrietarako lekua eska dezaketela, eta enpresak ez ditu baldintza horiek betetzen».
Arazo horiek tarteko, astelehenean hasita, lau orduko lanuzteak egiten ari dira, 2 ordu goizeko txandan eta beste bi ordu arratsaldeko txandan. «Irtenbide bat adostu arte», hala jarraituko dutela esan dute. Lanuzteaz gain, goizean CAFeko sarrera nagusian bilkura egin dute kaleratzea salatzeko eta beste arazoiei irtenbidea ematea eskatzeko. Mobilizazio gehiago egitea ere ez dute baztertzen.