Igandean ere liburu azoka egingo dute Gabirian
Gabiriako gaztetxoek, bertako Udalarekin elkarlanean, liburu azoka antolatu dute hiru egunetarako. Bi egunetan jada ireki zuten azoka, eta igandean berriz ere aukera emango diete herritarrei liburutegian zahartuta geratu den materiala erosteko. Ater...
Gabiriako gaztetxoek, bertako Udalarekin elkarlanean, liburu azoka antolatu dute hiru egunetarako. Bi egunetan jada ireki zuten azoka, eta igandean berriz ere aukera emango diete herritarrei liburutegian zahartuta geratu den materiala erosteko. Ateratako dirua gazte lokalerako materiala erosteko erabiliko dute.