Kantujiraren saioa bihar arratsaldean
Kantujirako kideek bihar egingo dute maiatzeko saioa. Azken hilabeteetan bezala, azken ostiraletan egiten duten saio bera egingo dute bihar ere, 19:00etan hasita. Kikara taberna parean hasiko dira kantuan, eta herri-erdigunera arte joango dira abestuz....
Kantujirako kideek bihar egingo dute maiatzeko saioa. Azken hilabeteetan bezala, azken ostiraletan egiten duten saio bera egingo dute bihar ere, 19:00etan hasita. Kikara taberna parean hasiko dira kantuan, eta herri-erdigunera arte joango dira abestuz. Herritar guztiei irekitako ekimena da eta abestu nahi duen guztiak parte hartu dezakeela azpimarratu dute, berriz ere, antolatzaileek.