Korrika Batzordeak esker ona agertu die ordiziarrei
Ordiziako Korrika Batzordeak esker ona agertu nahi izan die ordiziarrei, emandako babesa ikusita. 26 kilometro saldu ziren, eta Korrika laguntzaileak, material salmenta etab. gehituta, 17.869 euro biltzea lortu dute. Hala, aurtengo edizioa «arrakastat...
Ordiziako Korrika Batzordeak esker ona agertu nahi izan die ordiziarrei, emandako babesa ikusita. 26 kilometro saldu ziren, eta Korrika laguntzaileak, material salmenta etab. gehituta, 17.869 euro biltzea lortu dute. Hala, aurtengo edizioa «arrakastatsua» izan dela azaldu dute Ordiziako Goiztiri AEKtik, eta «ordiziarren erantzuna primerakoa» izan dela.