Ordizia eta Beasainen arteko ‘desapiyua’ grabatuko du ETBk
ETBko Finlandia saioak, Ordizia eta Beasaingo gazteen arteko desapiyua antolatu du. Grabazioa bihar izango da, 16:00etan, Ordiziako plaza nagusian. Aurrena trailerra eta aurkezpena grabatuko dituzte, eta proba 17:50ean hasiko da. Hamabosna laguneko bi ...
ETBko Finlandia saioak, Ordizia eta Beasaingo gazteen arteko desapiyua antolatu du. Grabazioa bihar izango da, 16:00etan, Ordiziako plaza nagusian. Aurrena trailerra eta aurkezpena grabatuko dituzte, eta proba 17:50ean hasiko da. Hamabosna laguneko bi taldek parte hartuko dute; osagaiak bilatu, txokolatea egin eta ondoren, jan egin beharko dute.