Udal tasak ordaintzeko laguntzak daude Lazkaon
›Lazkaoko hainbat tasa ordaintzeko diru laguntza eskaintza egin du Udalak. Etxebizitzako uraren, estolderia zerbitzuaren, azpiegituren finantzaketaren nahiz zaborraren 2010eko tasak ordaindu ezin dituzten familientzat dira laguntzak, udaleko Gizarte ...
›Lazkaoko hainbat tasa ordaintzeko diru laguntza eskaintza egin du Udalak. Etxebizitzako uraren, estolderia zerbitzuaren, azpiegituren finantzaketaren nahiz zaborraren 2010eko tasak ordaindu ezin dituzten familientzat dira laguntzak, udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak jakinarazi duenez. Udaletxean egin behar dira eskaerak, maiatzaren 31 arte. Bestetik, aurtengo urteari dagozkion zaborraren, ibi iraunkorren, ibilgailu sarreren, tabernen terrazen, errotuluen, olanen, kioskoen eta taxien erreziboak ordaintzeko azken eguna gaur da.