Izarrei eta unibertsoari buruzko Goelloren erakusketa dago Aterpen
Izarrei eta unibertsoari buruzko Izarren Argia izeneko erakusketa dago ikusgai Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Peio Goello artista hernaniarrak egindako lanak dira guztiak, eta ekainaren 24ra arte egongo dira ikusgai tabernako hormetan zintzilik. Ezag...
Izarrei eta unibertsoari buruzko Izarren Argia izeneko erakusketa dago ikusgai Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Peio Goello artista hernaniarrak egindako lanak dira guztiak, eta ekainaren 24ra arte egongo dira ikusgai tabernako hormetan zintzilik.
Ezagutzen ez zuenarekiko lilurak bultzatuta margotu zituen lehen lanak Goellok. Hainbat urtez norbanakoaren jatorria ikertzen aritu ondoren, berriz ekin dio unibertsoari eta izarrei buruzko koadroak egiteari, eta bilduma osatu du hernaniarrak. Orain ordea, urruntasunetik, kultura ezberdinen aztarnetatik eta heldutasunetik begiratuta margotu ditu izarrak eta unibertsoa.
Astelehenetik ostiralera 12:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etara 22:00etara egongo da irekita Aterpe taberna, eta orduan ikusi ahalko dira lanak.