Beasaingo Bilduk udala osatzeko ekitaldira joateko deia egin du

Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, datorren larunbatean, hilak 11, udal gobernu berria osatzeko ekitaldira joan daitezen. “Aldaketa garaia” dela diote eta alkatetza beraien gain hartzeko asmoa berretsi dute Bilduko kideek. &#8...

Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, datorren larunbatean, hilak 11, udal gobernu berria osatzeko ekitaldira joan daitezen. “Aldaketa garaia” dela diote eta alkatetza beraien gain hartzeko asmoa berretsi dute Bilduko kideek. “Joan den maiatzaren 22ko hauteskundeetan beasaindarrek erabaki zuten. 1949 botorekin, zerrendarik bozkatuena izan zen Bildurena, eta orain, herriaren nahia udalean islatzeko unea iritsi da”.

Udal gobernua osatu eta alkatea aukeratzeko ekitaldia ekainaren 11n izango da, 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Aurretik, 11:30ean Arranon egin dute biltzeko deia. Ondoren denak udaletxera joango dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa