2011/6/4

Santiago Bideko erromesentzat aterpea zabaldu dute Igartzan

Beasainen, Santiago Bidea egiten ari diren erromesentzako aterpea dago gaurtik. Igartza monumentu multzoan jarri dute, bertako eraikinetako bat horretarako egokituta. Gaur eguerdian zabaldu dute aterpea eta udaleko eta Santiago Bidearen Lagunak elkarteko ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Elkarte horretako Gipuzkoako arduraduna da Fernando Imaz. Beasaingo aterpearekin, “Gipuzkoako zatian 20 kilometroko aterpe bat izatea” lortu dutela azaldu du. Goierrin dagoen bigarren aterpea da Beasaingoa, Zegaman beste bat baitago, udalarena. Bi aterpe horiez gain, Astigarragan, Andoainen eta Tolosan beste bana daude. Gipuzkoako barruko bide zati hori, barrualdeko euskal bidearen parte da. Imazen esanetan,  “XVI. mendean, jende gehiago ibiltzen zen bide honetatik, Orreagakotik baino”. Bide hori ordea, ia erabat desagertu zen, harik eta 1987an, Santiago Bideko Lagunen elkartea berau berpizteko lanean hasi zen arte. Hogei urtetik gorako bidea izan da; “lan handia egin da bide hori berrskuratzeko”. Hala, gaur egun, 121 lagun aritzen dira, boluntario moduan, erromesei aterpeetan harrera egiten. Patxi Plazaola jarduneko alkateak ere, barrualdeko bide horren garrantzia azpimarratu du. “Historikoki bidea hemendik pasatzen zen, eta Igartza, igarobide eta bidegurutze izan zen”. Aterpe hau, “erromesentzat ez ezik, beasaindarrentzat ere ona” izango dela uste du, turismoa ere bultzatuko duelako. “Hemen 200 lagun inguruk lo egingo dute aurten, etta horiek zabalduko dute badela hemen [...]

Beasaingo Hitza

Legorretarrak Azentzio jaien egun handia ospatzen ari dira

Legorretako Azentzio jaien barruan, egitarau aldetik egunik beteena dena ospatzen ari dira gaur. Eguerdi partean giro ederra zegoen herriko plaza inguruan. Hainbat ekitaldik bat egin dute bertan; batetik, koadrillak mozorrotuta atera dira kalera; beste...

Goierriko Hitza

Beasaingo Bilduk udala osatzeko ekitaldira joateko deia egin du

Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, datorren larunbatean, hilak 11, udal gobernu berria osatzeko ekitaldira joan daitezen. “Aldaketa garaia” dela diote eta alkatetza beraien gain hartzeko asmoa berretsi dute Bilduko kideek. &#8...

Beasaingo Hitza

Beasaingo umeen danborrada iruditan

Beasaingo dozenaka umek parte hartu dute gaur eguerdian egin duten haur danborradan. Beasaingo Loinatz jaietan ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da, eta gaur ere, kale nagusiaren bi aldeetan pilatu dira umeen guraso, senide eta...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa