Beasaingo umeen danborrada iruditan

Beasaingo dozenaka umek parte hartu dute gaur eguerdian egin duten haur danborradan. Beasaingo Loinatz jaietan ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da, eta gaur ere, kale nagusiaren bi aldeetan pilatu dira umeen guraso, senide eta...

IMG_5909 IMG_5864 IMG_5867 IMG_5869 IMG_5871 IMG_5872 IMG_5873 IMG_5878 IMG_5879 IMG_5881 IMG_5884 IMG_5888 IMG_5891 IMG_5898 IMG_5899 IMG_5902 IMG_5905 IMG_5907 IMG_5908

Beasaingo dozenaka umek parte hartu dute gaur eguerdian egin duten haur danborradan. Beasaingo Loinatz jaietan ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da, eta gaur ere, kale nagusiaren bi aldeetan pilatu dira umeen guraso, senide eta lagunak. Konpainia ezberdinetan banatuta, Sarriegi maisuaren doinuak jo dituzte, danbor hotsekin lagunduta. Eguraldia zela medio, desfilea egingo ote zuten ere zalantzan zegoen gaur eguerdira arte, baina azkenean ez du euririk egin, eta ohiko ibilbide egin dute umeek. Bukaeran, konpainia guztiak Loinazko San Martin plazan bildu dira, eta Koskola txarangak eta Musika Eskolako Bandak lagunduta jo dituzte azken piezak.

Umeen danborradaren ondotik, gauean helduena egingo dute; 22:30ean aterako da Ezkiaga auzoan dagoen CAFeko kaperaren ondotik. Arratsaldean ere, egitarau betearekin jarraituko du festak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa